Grabaziñua euki bajaukat, aspaldi laga najetsan-eta zuzenian egittiari. Iazko neguan pare bat bidar geratu nitzuan, eztarrixa hartuta, berbarik egin ezinda eta esan najuan: kitto, egun guztian teknologixa barrixak barra-barra aittatzen eta ni, bape premiña barik, zazpi t´erdixetan jaikitzen, asmau eziñian jardutzeko. Egixa esan Euskadi Irratiak nahixo izaten juan zuzenian, zuzenekuan magiari eusteko edo, baina... Dendara juan eta erosi najuan (OLYMPUS Digital Voice Recorder. WS-310M). Ez jakixat MP3, MP2 ala zer arraio dan, baina ordenadorian sartu (pendraifa balitzok moduan eta emailez bialtzen juat.). Teoriaz Gabonetan erregalatzen dittuen grabadorak baino dexente hobia izan biharko leukek, zatixa gehixao balio jok behintzat. Kontua dok, nik argazki-dokumentuak sartzen dittutela blogian. Zergaittik ez audio-dokumentua? Amatiño
----- Mensaje original ----- De: Josu Mendicute <[EMAIL PROTECTED]> Fecha: Martes, 23 de Septiembre de 2008, 4:57 pm Asunto: Re: [eibar] Amatiñori galdera A: Eibartarrak zerrenda <[email protected]> > Grabazioa izan ezkero, oso erreza da igotzea. Kontua da grabatu behar duzula, > mp3 aparato batekin adibidez, edo Euskadi Irratikoek grabazioa eman behar > dizutela (soinuaren kalitatea hobea izango litzateke). Grabazioa izanda, > beste guztia errez-erreza da. > Beste aukera bat izango zen Euskadi Irratiak berak egitea. Egunkariek > badauzkate RSSak gaika, eta irratiek ere izan beharko dituzte atalkako > podcast-ak, lehenago edo beranduago, nik uste. > j.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
