>
> Amatiñok
>
>>
>> Kontua dok, nik argazki-dokumentuak sartzen dittutela blogian. Zergaittik
>> ez audio-dokumentua?
>>
>
Aditzera ematen dizuet, gure webgunean badagoela horrelako audio fitxategiak
kargatzeko modua.

Izan ere, pasa den ikasturtean Euskadi Irratian kolaborazioa egin dot
hamabostean behin, eta danak grabatu eta blogaren txoko batean jartzen ibili
naiz, hemen:  http://eibar.org/blogak/teknosexua/podcast

Hori moldatzeko Mikelek egin behar du aldaketatxoren bat, eta gero ikastaro
minimoa behar da (ordu erdi inguru). Hortik aurrera listo.

Beste aukera bat da Josuk aipatutakoa, fitxategiak eibar.org-etik kanpora
jarri, eta gero eibar.org bertan erakutsi.

Entzun dodanez, Euskadi Irratiak aspaldi dauka audioak webgunean, podcast
estilora publikatzeko aukera. Baina ez dakite erabiltzen edo oraindik ez
zaie komeni edo ez dakit zergatik ez dituzten jartzen.

Bukatzeko, Podcast hitzaren inguruan.   Podcast hitza,   iPod eta Broadcast
hitzen arteko nahasketa bat da, hau da, iPod-arekin egiten dugun emisio bat.
Blog baten antzera, baina ahotsa grabatuta.

Gari
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to