Lizarra-Garazi apurtuta, zer pentsatzen zeben?, hurregoan kondiziño hobetan egongo zirala nahi zebena lortzeko?

Psoerekin egindako hori apurtuta, zer uste dabe? hurrengoan kondiziño hobiak izango dabezala gura dabena eskuratzeko? indartsuagoak izango dirala?

Hobeto daoz oin aurreko su etena edo Lizarra Garaziko sasoietan baino?, indartu egin dira edo makaldu egin dira?

E.t.a.koa luuuuuuuuze izan leike, baina etengabe beherako joeraz. Oin dala 10, 20 eta 30 urtetako datuak ikusitta ez dago dudarik.

   Aizkora asko baina suge gutxi.

   .



----- Original Message ----- From: "Luistxo Fernandez" <[EMAIL PROTECTED]>
To: "eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Monday, September 22, 2008 5:28 PM
Subject: [eibar] ETAren aukerak, ezker abertzalearen aukerak



Bizkaiko azken komandoa desegin zutenean pentsatu nuen gaur idazten dudana (baina orduan ez nuen ez hemen ez inon idatzi) ETAk bi aukera besterik ez zituela horren aurrean:

a) disolbatu
b) komandoak berregin, berriz ekiteko udako hondartzetako bonbatxoak jartzen ("onenean") edo atentatu gogorretan hildako asko eragiteko (txarrenean, oraingoz)

susmatzekoa zen bezala b) aukeraren alde egin dute.

ezker abertzale ilegalizatuak, bestalde, ze aukera ote du?

Kasu honetan ez dut uste aukerarekin dutenik ere. Bidea hesituta bezala dakusat. Ez dakit nola irtengo diren. Batetik, superbibentziaren premia. Desantolatuta, legez kanpo, jende mordoa kartzelan... superbibentzia.

Eta bestetik, ETAri dagokionez ere, ez dut ikusten inondik inora aukerarik daukatenik ezker abertzalekoek mu edo bu esateko, zer aukeratzen duen ETAk, a) edo b), horri kobertura eman behar disimuloz, pozez edo auskalo nola, baina aurrera eta kito, hesitutako bidetik.

Luistxo

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to