Bizkaiko azken komandoa desegin zutenean pentsatu nuen gaur idazten dudana
(baina orduan ez nuen ez hemen ez inon idatzi) ETAk bi aukera besterik ez
zituela horren aurrean:
a) disolbatu
b) komandoak berregin, berriz ekiteko udako hondartzetako bonbatxoak jartzen
("onenean") edo atentatu gogorretan hildako asko eragiteko (txarrenean,
oraingoz)
susmatzekoa zen bezala b) aukeraren alde egin dute.
ezker abertzale ilegalizatuak, bestalde, ze aukera ote du?
Kasu honetan ez dut uste aukerarekin dutenik ere. Bidea hesituta bezala
dakusat. Ez dakit nola irtengo diren. Batetik, superbibentziaren premia.
Desantolatuta, legez kanpo, jende mordoa kartzelan... superbibentzia.
Eta bestetik, ETAri dagokionez ere, ez dut ikusten inondik inora aukerarik
daukatenik ezker abertzalekoek mu edo bu esateko, zer aukeratzen duen ETAk, a)
edo b), horri kobertura eman behar disimuloz, pozez edo auskalo nola, baina
aurrera eta kito, hesitutako bidetik.
Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.