zuetako batzuk eukiko dozue honen barri; beste batzuk ointxe.
Eibarko elkarte eta lagun batzuen artian (EibarOrg barne), bazkari bat
antolatzen dihardugu Serafin Basauriri eskerrak emoteko. Eskerrak emoteko
azkenengo 50 urtietan Eibarren eta euskerian alde egindako lan
guztiagaittik. Oso gazterik hasi zan, Juan San Martinen eskutik, euskerian
alde lan egiten. 50. hamarkadan ezkutuan; 60. hamarkadan euskeria erakusten;
gero Ikastolia sortzen... eta azken urtiotan, Eibarko euskeria jasotzen eta
aztertzen. Gaur egun be, hortxe dabil, Eibarko hiztegi digitala antolatzen
eta atontzen (Ane Sarasketakin batera).
Serafin ezagutzen dozuenok ondo jakingo dozue Serafini berari ez jakozela
gustatzen holako kontuak, omenaldixak eta ostianguak (mezu honegaittik be
hasarretuko da, biharbada :-) ). Ez dogu, ba, omenaldirik egingo.
Eibarko jatetxe batian alkartuko gara Serafinen hainbat lagun eta lankide,
berakin batera azkenengo 50 urtiotan euskalgintzan ibili garanak. Alkarrekin
bazkalduko dogu guztiok, eta gero kantuak, bertsuak eta musika pixkat.
Egitaraua, menua eta izena emoteko modua ez doguz oindiok kaleratuko, baina
apuntau zuen agendan: abenduaren 20xan, bazkarixa.
Asier
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.