Kaixo fluoreszentiak eta yuyuak.

Badakizue Eibar.org elkartekuok laster kaleratuko dogula juan dan urte ta erdixan pil-pillian egosittako jokua: Kalamuako Parlamentua. Ediziño elegantia izanda be, nahikua merke salduko da (17 euro). Beraz ez dago atxekirik: ¡Eibarko etxe bakotxian, Kalamuko Parlamentu bat! Aurtengo Gabonetako sobremesetan jokatzeko.

Udalak betiko dendetan salduko dau jokua, Zabaltzen banatzaillian bittartez. Halan be, Eibar.org-ekuak ediziñuan %33a hartu dogu gure kontura saltzeko; izan be, inprentia Udalak ordaindu badau be, beste gasto eta lan guztiak gure gain geratu dira eta hori bardintzeko joko asko saldu bihar doguz. Momentuz hónek lekuetan:
- Aurkezpen egunian Portalean.
- Durangoko azokan, Badihardugun standian.
- Kalian (domeketan Tupiko arkupetan tenderetia jartzeko asmua dakat, handik ez banabe bialtzen behintzat).
- Internetez

Aurkezpena Azaruan azken astian izango da, 25n inguruan, baiña datorren astian esango detsuet zehatz eguna eta programia.

Hor beheian dakazuez jokuan gaiñeko detalle gehixago.

O.

*********************************

“Kalamuako Parlamentua”, Eibarko galdera-erantzunen jokua, Azaroko azken astian egongo da kalian.

Juan dan urte eta erdixan prestatzen ibilli eta gero, Kalamuko Parlamentua prest izango dogu aurtengo Gabonetarako. Oka jokuan estiloko tablero baten gaiñian, jokalarixak gure herrixari buruzko ezagupena neurtu ahal izango dabe 1260 galderekin. Gitxienez 2 eta gehixenez 24 lagunek jokatu leikie, eta gazte unibertsitarixuak nahiz eskolarik bako aittitta-amamak irabazteko aukera bardiñak dakez.

Kalamuko Parlamentua “Eibar.org” internet erabiltzaillien elkartiak asmatu, sortu, diseiñatu eta argitaratutakua da, Eibarko Udalan dirulaguntziakin. Hasieratik argi izan dogu joko ona egin nahi genduala, itxuraz politta, landutako galderak, berezko balixo artistikuakin, materixal onakin... urte askotarako jokua, azken fiñian. Honek ekarriko leukian prezio garestixa asko arindu da Udalan dirulaguntziari esker, eta gure helburua lortu dogu: kalidadezko jokua, edozeiñek erosteko moduko preziuan.

Kredituak:
•       Argitaratzailea: Eibar.org elkartea
•       Laguntzailea: Eibarko Udala
•       Koordinatzailea: Oier Gorosabel
•       Ilustrazioak: Patxi Argarate
•       Diseinua eta maketazioa: Zaloa Etxaniz eta Maite Rementeria
•       Galderak: Oier Gorosabel, Asier Sarasua, Leire Narbaiza, Zaloa
Etxaniz, Gari Araolaza, Josu Mendikute, Maite Rementeria, Juanan
Argoitia, Eneko Astigarraga, Oier Araolaza, Asier Arregi, Aintzane
Agirrebeña.
•       Galderen aukeraketa eta orrazketa: Asier Sarasua
• Zuzenketa linguistikoa: Aintzane Agirrebeña, Leire Narbaiza eta Asier Sarasua.
•       Azpiegitura teknikua: Garikoitz Araolaza
•       Gestiñua: Eneko Astigarraga


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to