Orain bi urteko kartelean ere ageri zen txapela, baina ordukoan emakume baten buruan zegoen: http://www.durangokoazoka.com/news/galeria/2005/2005_03.jpg?display=medium
Ez dakit oso ondo ulertzen dudan zein den kritika feminista auzi honetan. Ideia zer da, ez dadila gizonezko baten irudirik erabili inoiz ezer iragartzeko? Nik esango nuke normalean gehiago erabiltzen direla emakumeen irudiak iragarkietan, eta hori ere gaitzestu egiten da. Norbaitek Olentzero eta Mari Domingi aipatu ditu. Nire iritziz Mari Domingiren asmakizunak ez du inondik inora berdintasunera bidean ekarpen onik egin. Berdintasunaren izenean figura guztiak bikoiztu nahi hori berdintasunarentzat berarentzat kaltegarria iruditzen zait. Lehenengo eta behin generoa bigarren mailako ezaugarritzat duten pertsonaien genero marka nabarmendu egiten da, eta gero genero marka agerikoa duten bikoteak sortzen dira. Olentzero pertsonaia bat zen, ume guztientzat, neska ala mutil, baliagarri zena. Orain, umeek ikasten dute Olentzero erreferente maskulinoa dela eta erreferente femenimo bat ere badagoela Mari Domingi izenekoa. Hori da berdintasuna? Nire ustez hori atzera pauso izugarria da. Nik oso argi dut, lehenago edo beranduago Mari Domingik aldarrikatuko du berak ere baduela Olentzero izateko eskubidea. Eta aterako dira Olentzero tradizionalaren aldeko taldeak eta Olentzero/a mixtoaren aldekoak. Eta nik nire buruari galdetzen diot: Mari Domingi asmatzeak mesede ala kalte egin digu? oier. 2008/11/12 arrate gisasola <[EMAIL PROTECTED]> > bueno, bueno. Salaketa gehiegizkua, berdintasuna obsesio... > Salaketa gehiegizkua dala? ez dakit salaketia baina holako kontuekin > atenzinua deittu biharrian gagozela ez dakat inungo dudarik, ta iaz > olentzero bakarrik azaltzen bazan, be bai!!! komunikatiboki egitten > diranekin, nere ustez, emakumian parekidetasuna lortziari begira ez jako > inungo mesederik egitten. Holako zeozer urtetzen danian larregizkua > salaketak, baina kasualitatez ez dira emakumiak bakarrik izaten kartel, edo > bestelakuen protagonista, gure buruak nahiko "oso" intoxikauta dagozelakuan > nago 2008xan be!! > Josu, berdintasunaren obsesioan?? nik inon berdina izan nahi ez badot be > uste dot kontuz ibili bihar garala gai honekin, zoritxarrez feminismuan > gaixa ondo heltzeko oso urruti gagoz, egunero egunero gai eta arlo > ezberdinetan dagoz emakumian aurkako erasuak (ta ez nabil jipoietaz) baina > ondiokan be horrek ez doguz inundik inora identifikatzen, ta gainera behin > ta berriro erreproduzitzen dira!! kate haundi bat, egunero egunero pilatzen > dan lastria, azkenian lastre haundi haundi bihurtzen dana. > > Ta gaixak merezi dabelakuan nago, mamidun gaixa da ta!! > Arrate > > 2008/11/12 Luistxo Fernandez <[EMAIL PROTECTED]> > > At 10:36 2008/11/12, you wrote: >> >Nik uste dot berdinkerien obsesioan bizi garela. Horrelako gauzetan gizon >> baten figura bakarrik agertu ezkero, salatzen dugula horrelakoak direla >> desberdintasun guztien en iturri. >> > >> >Kasu honetan, leloak bai, baina kartelak ez du ezta gizonezkorik >> erakusten. Txapela bai, baina gizonezkoekin lotzen dugun arren (eta horren >> egokitasunaren inguruko eztabaidetan sartu barik)... sanandresetan, >> santotomasetan eta abarretan dagoeneko ez dit sorpresarik eragiten neska bat >> txapela jantzita ikusteak. >> >> Eibarren udaltzainak txapelarekin, emakume zein gizonezko >> >> eta alardeetako konpainia ez diskriminatzaileetan ere, txapelak, ezta? >> >> Luistxo >> >> _______________________________________________ >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >> > > > > -- > Arrate Gisasola Izeta > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
