Oin dala pare bat urte radixuan "los miembros y las miembras" entzun nebanetik, Ibarretxendinitisak rehabilitau eta postura egokixen biharra zekala iruditxu jatan. Euskeriakin be sabinotar izan biharrik ez daon moduan haren alde eitxeko, eta hor gabiz euskera zuzena, ona ala egokixakin gabizen bueltaka, lelengo eta inportantiena euskeria eitxia danian (ez da gitxi). Genero arazo honetan be ez dao iñozokerixa zuluetan jausi biharrik bidian aurrera eitxeko, eze kontrakua lortzen dalako sarritxan. Oingotxe moduan. Kontua ez da kartelak euskeraz eta erderaz jartzia (laguntzen dau...), euskerazkua leitzeko modoko begixak eukitzia baño. Kontua ez da neretako emakumiak txapela janztia, buruko zapixari pixu iguala emotia baño berdintasunan balanzan eta gero, andra ala gizon, bakoitzak ipini daixala elegantiena begitxantzen jakona. Erdaldunak sarri ez doskuez euskaldunori hainbesterañoko kejak entenditzen hango eta hamengo diskriminizañuekin. Berdintasunan istorixa honetan badakitx sarri detalle asko begixen aurrian izanda be ikusten ez ditxugula gizonezkuok. Kartelian, boteprontuan, gizonezko bat daola hor atzian argi izango genduke gehixenok alarde eta halako konparaziñorik ein barik. Baña nik kartelian "ikusi(irakorri) eta entzuten daben euskalduna" ikusten dot, eta ez gizonezkorik, genero rebeindikaziñotan. Kartela sexista dala azaldu dala bai, baña arraoiak zeintzuk diran batenbatek argitzerik badaka? leire narbaiza arizmendi writes:
Uste dot hanka sartze galanta dala. Kartela ez da matxista, iñundik iñora be
ez. Nik gizonezko bat ikusten dot argi (Mintxo komitkietakua hain zuzen be,
Arroitan antiojuekin!)
Nere ustez bisibilidadia da kontua. Kartel eta iragarki askotan gizonak
baiño ez dira agertzen, eta ondo eristen detst esati: Aizue, geu be, andork
existitzen gara!
Txapela, gizonen ikurra da. Neretako argi dago, nahitta alarde parekidian
erabili, txistularixak jantzi edo munizipalen uniformia izan. Gure jantzi
tradizionalian benetan deseberditzen gaittuana, inguru bestietatik, buruko
paiñelua da. Eta uste dot reibindikatzeko sasoia be badala!
Bestetik, Mari Domingin Fuera!!!! Olentzero seguru mutilzaharra dala!!!
Mari Domingin asmatziak ez dau bikote tradizionalan alde egitten? Olentzero
ezin da promiskuoa izan, edo bakartixa, edo......homosexuala?
Ba hori!
leire, feminista 2008/11/12 Oier Araolaza <[EMAIL PROTECTED]>

Orain bi urteko kartelean ere ageri zen txapela, baina ordukoan emakume
baten buruan zegoen:
http://www.durangokoazoka.com/news/galeria/2005/2005_03.jpg?display=medium
Ez dakit oso ondo ulertzen dudan zein den kritika feminista auzi honetan.
Ideia zer da, ez dadila gizonezko baten irudirik erabili inoiz ezer
iragartzeko? Nik esango nuke normalean gehiago erabiltzen direla emakumeen
irudiak iragarkietan, eta hori ere gaitzestu egiten da.
Norbaitek Olentzero eta Mari Domingi aipatu ditu. Nire iritziz Mari
Domingiren asmakizunak ez du inondik inora berdintasunera bidean ekarpen
onik egin. Berdintasunaren izenean figura guztiak bikoiztu nahi hori
berdintasunarentzat berarentzat kaltegarria iruditzen zait. Lehenengo eta
behin generoa bigarren mailako ezaugarritzat duten pertsonaien genero marka
nabarmendu egiten da, eta gero genero marka agerikoa duten bikoteak sortzen
dira. Olentzero pertsonaia bat zen, ume guztientzat, neska ala mutil,
baliagarri zena. Orain, umeek ikasten dute Olentzero erreferente maskulinoa
dela eta erreferente femenimo bat ere badagoela Mari Domingi izenekoa. Hori
da berdintasuna? Nire ustez hori atzera pauso izugarria da. Nik oso argi
dut, lehenago edo beranduago Mari Domingik aldarrikatuko du berak ere
baduela Olentzero izateko eskubidea. Eta aterako dira Olentzero
tradizionalaren aldeko taldeak eta Olentzero/a mixtoaren aldekoak. Eta nik
nire buruari galdetzen diot: Mari Domingi asmatzeak mesede ala kalte egin
digu? oier. 2008/11/12 arrate gisasola <[EMAIL PROTECTED]>
bueno, bueno. Salaketa gehiegizkua, berdintasuna obsesio...
Salaketa gehiegizkua dala? ez dakit salaketia baina holako kontuekin
atenzinua deittu biharrian gagozela ez dakat inungo dudarik, ta iaz
olentzero bakarrik azaltzen bazan, be bai!!! komunikatiboki egitten
diranekin, nere ustez, emakumian parekidetasuna lortziari begira ez jako
inungo mesederik egitten. Holako zeozer urtetzen danian larregizkua
salaketak, baina kasualitatez ez dira emakumiak bakarrik izaten kartel, edo
bestelakuen protagonista, gure buruak nahiko "oso" intoxikauta dagozelakuan
nago 2008xan be!!
Josu, berdintasunaren obsesioan?? nik inon berdina izan nahi ez badot be
uste dot kontuz ibili bihar garala gai honekin, zoritxarrez feminismuan
gaixa ondo heltzeko oso urruti gagoz, egunero egunero gai eta arlo
ezberdinetan dagoz emakumian aurkako erasuak (ta ez nabil jipoietaz) baina
ondiokan be horrek ez doguz inundik inora identifikatzen, ta gainera behin
ta berriro erreproduzitzen dira!! kate haundi bat, egunero egunero pilatzen
dan lastria, azkenian lastre haundi haundi bihurtzen dana.
Ta gaixak merezi dabelakuan nago, mamidun gaixa da ta!!
Arrate 2008/11/12 Luistxo Fernandez <[EMAIL PROTECTED]>
At 10:36 2008/11/12, you wrote:
>Nik uste dot berdinkerien obsesioan bizi garela. Horrelako gauzetan
gizon baten figura bakarrik agertu ezkero, salatzen dugula horrelakoak
direla desberdintasun guztien en iturri.
>
>Kasu honetan, leloak bai, baina kartelak ez du ezta gizonezkorik
erakusten. Txapela bai, baina gizonezkoekin lotzen dugun arren (eta horren
egokitasunaren inguruko eztabaidetan sartu barik)... sanandresetan,
santotomasetan eta abarretan dagoeneko ez dit sorpresarik eragiten neska bat
txapela jantzita ikusteak. Eibarren udaltzainak txapelarekin, emakume zein gizonezko eta alardeetako konpainia ez diskriminatzaileetan ere, txapelak, ezta? Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
[EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.



--
Arrate Gisasola Izeta
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.



arkitetua
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to