Alkatia dantzari izandakua da. Urte asko dira laga zetzala, baina esaten
dabe gauza batzuk ez dira sekula ahazten. Bere proposamena izan zan agurra
geuri dantzatzia. Eta guk pozik hartu genduan! Ensaio pare bat egin doguz,
baina batez ere noiz eta nola sartu eta nondik urten ikusteko. Dantzia ondo
ikasitxa ekarri zaban etxetik. Guretzat detaile oso polita izan da,
zalantzarik gabe.

Bestelakuan geu be pozik geratu giñan atzoko jaialdixan. Guretzat dagozen
talde onenetarikuak ekarri ditugu geure urteurena ospatzera eta horixe izan
da gure urteurreneko opari onena, horrek danok Eibarren dantzan jartzia
batera eta gainera geuk eurekin batera dantza egitia!!

oier.

On Sun, Nov 16, 2008 at 9:07 AM, Gari Araolaza <[EMAIL PROTECTED]> wrote:

> Dantza jaialdi ikaragarrixa atzo Coliseoan. (
> http://www.dantzan.com/blogak/kezka/saria-bete-dantza-coliseoan )
> Euskal Herriko talderik onenetakoak, dakiten onena erakutsiz, dantza
> tradizionaleko Champions League-a. Coliseoa jendez beteta zegoen eta
> eskuak minez bukatu genduan.
>
> Sorpresa haundixena (neretzat behintzat) hasieran izan zan. Kezka
> dantza taldea atera zan alde batetik, eta bestetik praka beltz eta
> alkondara zuridun dantzari bat. Hasi zan agurra egiten eta... De los
> Toyos alkatia zan!  Gainera fin egin zeban! Asko poztu nintzan. Uste
> dot alkate baten jarreraz asko esaten dabala. Gero "Txopitea eta
> pakea" saria eman zioten Kezkari berak eta Marijose Telleriak.
>
> Familixa aldetik jaialdixarekin zer ikusixa daukadan arren, ez nekixan
> alkatiana. Orain enteratu bihar naiz zelan izan dan, zeiñek proposatu
> zeban, asko ensaiau daban eta abar.
>
> Zorionak Kezkari batez ere. Alkatiari ere tokatzen jakon partetik.
>
> Gari
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to