Neu ere han izan nintzen zapatuan, oso gustora irten nuen.
 
Hasierako montaia ere polita, han ikusi nuen Juanito Larrinaga eta abar,
kezkaren historixa pizka bat, ni neu ibilia naiz ere kezkan txistua
joten eta oso polita irudu jatan, ze esagutzen dittuzun jende mordo bat
pantalian ikusteko aukera izan zen.
 
Alkateak fin eta estiloarekin egin zuen dantza, gero non jarriko bera
ikuskisuna ikusteko eta nere ondoan bere emaztearekin, unea izan nuenean
eskua emon eta zoriondu egin nuen (amaiera aldera), baita galdetu ere ia
dantzarixa izandakoa zen , ze estiloarekin dantza egin zuela esan nion,
eta aitortu zidan gaztetan dantzan egindakoa dela, eta “el que tuvo
retuvo “ txistea eta lastima gero atzetik dantzan egiten dutenak “tapau”
egiten zaituztela amaitu genuen.
 
Ikuskizun benetan polita, gehiagotan egin beharrekoa dudarik gabe,
urtegin ginanok ustea zela irteeran
 

Alkatia dantzari izandakua da. Urte asko dira laga zetzala, baina esaten
dabe gauza batzuk ez dira sekula ahazten. Bere proposamena izan zan
agurra geuri dantzatzia. Eta guk pozik hartu genduan! Ensaio pare bat
egin doguz, baina batez ere noiz eta nola sartu eta nondik urten
ikusteko. Dantzia ondo ikasitxa ekarri zaban etxetik. Guretzat detaile
oso polita izan da, zalantzarik gabe.

Bestelakuan geu be pozik geratu giñan atzoko jaialdixan. Guretzat
dagozen talde onenetarikuak ekarri ditugu geure urteurena ospatzera eta
horixe izan da gure urteurreneko opari onena, horrek danok Eibarren
dantzan jartzia batera eta gainera geuk eurekin batera dantza egitia!!

oier.
On Sun, Nov 16, 2008 at 9:07 AM, Gari Araolaza <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
Dantza jaialdi ikaragarrixa atzo Coliseoan. (
http://www.dantzan.com/blogak/kezka/saria-bete-dantza-coliseoan )
Euskal Herriko talderik onenetakoak, dakiten onena erakutsiz, dantza
tradizionaleko Champions League-a. Coliseoa jendez beteta zegoen eta
eskuak minez bukatu genduan.

Sorpresa haundixena (neretzat behintzat) hasieran izan zan. Kezka
dantza taldea atera zan alde batetik, eta bestetik praka beltz eta
alkondara zuridun dantzari bat. Hasi zan agurra egiten eta... De los
Toyos alkatia zan!  Gainera fin egin zeban! Asko poztu nintzan. Uste
dot alkate baten jarreraz asko esaten dabala. Gero "Txopitea eta
pakea" saria eman zioten Kezkari berak eta Marijose Telleriak.

Familixa aldetik jaialdixarekin zer ikusixa daukadan arren, ez nekixan
alkatiana. Orain enteratu bihar naiz zelan izan dan, zeiñek proposatu
zeban, asko ensaiau daban eta abar.

Zorionak Kezkari batez ere. Alkatiari ere tokatzen jakon partetik.

Gari
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
[EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
 
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to