Ikusitta Josun ohar pecuniarixua, hona beste ohar $$$ bat eibartarrak zerrendarako.

Aspaldixan ez dot hain afari gozua jan; eskerrikasko danori. Gaiñera, txiflo eta txilibitxuen artian kafe barik geratu nintzan eta ez neban denporarik izan iñori zigarro bat kentzeko, horretara gaur osasuntsu, ahoko gusto onez eta aje barik jaiki naiz. Danak daka bere alderdi ona!

Zera esateko idazten dot.

Atzo, lan taldekuei eruan netsuen dohaneko alietaz aparte (Kalamuko Parlamentuaz nabil) beste 8 eruan nittuan "badaezpada". Serafiñek lau eskatu zestasenian, duda haundixetan egon nintzan ia zer egin, ia berari ezer be kobrau biharko gentsaken ezergaittik -bere merezimentuengaittik, diñot-. Dudetan nenguala, azkenian berak aurria hartu eta laurak ordaindu zestazen, 17 eurotan gaiñera (PVP ofizialian, ala egixa). 17*4=78 euruak Eibarorgen kontuan osorik ingresauko dittudaz hille honen amaieran, kontuak egittian.

Alde egitteko ordua allegau zanian, afarixa animau-animaua zeguanez (mahaixan punta bixetan talde bi jokuan, bakotxa bere erara), beste 4 aliak be han lagatzia erabagi neban. Orduan zera esateko zan: 1- Iñok eruan bazittuan, ingresau deixala bere balixua Eibarorgen kontuan (17na euro: Serafiñei ez bajakon rebajau, bestioi gitxiago) eta transferentzixia egindakuan abisau neri pribatuan. 2- Eta sobran geratu baziran, esaidazue nun dagozen mesedez, kontrola eruateko.

Azken ohar bat: aurkezpenian, jokuak 14 eurotan salduko doguz. Aurkezpen egunian bakarrik: ez lehenago, ez geruago.

Administrari zorrotza,

O.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to