argazkiak hemen
http://eibar.org/blogak/matrallako/



*Egoera ekonomiko larriari aurre egin nahi dio, inoiz
baino programazio osotuagoa duen une honetan*

* *

MATRALLAKO irratiak *Bai, we can*
bazkide kanpaina martxan jarri du, irrati proiektuaren egoera ekonomiko
larriari buelta eman ahal izateko.

35
bazkide behar ditugu. Hilean 5 euroko kuota ordainduko dutenak badira, hobe!.
Dena dela, 2 eta 10 euroko kuotako bazkidetzak edo bestelako ekarpenak ere
onartuko ditugu.
Hileroko
bazkide kuota hori honako kontu hauetakoren batean sartu daiteke:

KUTXA 2101 0035 13 0121412837    CAJA LABORALA 3035 0023 91 0230061080

Irratiaren
ekonomia salbatzea lortuko dugulako jarri diogu *Bai, we can* izena
kanpainari.



Eta
orain hau irakurtzen ari zerala internetez, zergaitik ez sartu zure onlineko
kutxan eta zure bazkide kuota helbideratu??



San Andres egunean, azoka den bitartean,
Untzagan egongo gara eta bere laguntza eman nahi duenak han izango du bazkide 
bihurtzeko
aukera edo zergaitik ez irratikide bihurtzeko.

Bide batez,
MATRALLAKOri buruzko informazioa zabalduko dugu (hala nola, estreinatu berri
dugun programazioaren ordutegia, Arrosa irrati sarea, nola lan egiten dugun...).
Horrekin batera, gabon hauetan Eibarren modan jarriko den mahai jolasa ere
salduko dugu: *Kalamuako Partamentua*



Entzuleei
ahalegin txiki bat egin dezatela eskatu nahi diegu, bestela itxi egin beharko
dugu eta. Inolako dirulaguntza eta publizitate sarrerarik gabeko irrati libre
euskalduna egiten dihardugu Eibarren, azken sei urteotan. Diru sarrera bakarrak
orain arteko bazkideek jarritakoak dira eta Arrateko txosnatik ateratakoak.
Askotan lokalaren alokairuari eta teknologia berrien mantenimenduari eutsi
ezinik ibiltzen gara.



Kanpaina
martxan jartzeko euskara eta kultura munduko hainbat eibartarrengana jo dugu
eta laguntzeko prestutasuna espero baino handiagoa izan da. Prentsa agerraldi
honetan, MATRALLAKOren proiektuari babesa emateko, Aitor Gorosabel (Su Ta Gar),
Serafin Basauri, (euskaltzalea), Ziortza Ulazia (Basetxeko lehiakide ohia), 
Iñaki Amuategi
(AEK) eta Nerea Ibarluzea (AEK) izan dira. Eskerrak eman nahi dizkiegu eurei,
bertaratzeagatik.



Programazio sendo eta osotua

Entzuleei ere eskerrak eman nahi
dizkiegu. Bestela proiektuak ez luke inolako zentzurik izango. Horrek
motibatzen gaitu eta motibazio horrekin lortu dugu inoiz baino programazio
sendoago eta osotuagoa une honetan.

Izan ere, geuk ekoiztutako sei programez gain,
beste irrati batzuetako hogeitabi saiok betetzen dute matrallakoren uhinak,
Arrosa proiektuari esker. Hasieratik egin genuen proiektu euskaldun horren
aldeko apustua eta emaitza bikainak ematen ari da. Era berean, geure programa
bat GECH (Gora Euzcadi CHistulari) Euskal Herriko hainbat irratitan ematen dute
astero. Azken batean, elkarlanerako eta saioak elkartrukatzeko bidea da Arrosa.



Geureez gain, honako proiektuotako
saioekin osatzen dugu programazioa FMko 102.8an: Hala bedi (Gasteiz), Molotoff
(Hernani), Info7, Elhuyar Fundazioa, Tas-Tas (Bilbo), Gure Irratia (Baiona),
Oiartzun irratia, Irulegi irratia, Eguzki (Iruñea), EHNE, Arrakala (Lekeitio),
Gaztesarea, Xorroxin (Bortziriak)

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to