Heldu da eguna.

GAUR, azaroak 25, aurkeztuko da Portalean Kalamuako Parlamentua jokoa, 19:30tan.

Badaezpada ere, eskertuko da "pagautako" jendea joatea, azkeneko
filatik txaloak egitera. Etorri eta ekarri zuekin beste lagun batzuk.

Bertan egongo gara jokua egitten ibilli garan hainbeste lagun, eta
bere nundik norakuak azalduko doguz irudi eta guzti. Ondo pasauko dogu
bebai: sartzian, publikuak txartel batzu jasoko dittu galderekin eta
gehixen asmatzen dittuanak jokua dohan eruateko aukeria izango dau.
Gero, luntxa jaten gagozela, nahi dabenak partidia jokatu ahal izango
dau. Eta garrantzitsuena: egun horretan merkiago salduko doguz jokuak!

Eskertuko detsuegu gonbidapen hau ahal danik eta gehixen zabaltzia.

Gari
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to