>bertoko:
>Jaurlaritzako zeinek?; Ze  eusko Jaurlaritzaeko ze Sailetik emon dio ?

Marijo:
Kultura sailak eta Gizarte Gaietarako sailak izan dira eskuzabaltasun horren
arduradunak.
>Bertoko:
>Aralarren kritika  haustekunde aurreko danzta-saltzan  sartu behar da,
>Baina Aralar  eta IU-EB    hauteskundeetara  balsa  arkelakin egin izan
balute, atarako zuen
> hori Jon Abrilek, edo Aralarrek?
>3) Kazetaria izateaz gain, Alderdi horretako <
http://www.aralar.net/Aralar_alderdia/Egitura>
http://www.aralar.net/Aralar_alderdia/Egitura arloko arduraduna da.
baina ekimena  Jaurlaritzaren sail bati badagokio ekimena , berez Aralarrek
euki  dauka ,   badauka   Legebiltzakide bat, Aintzane Ezenarro, berari
legokioke, salaketa egitea,   eta han eskatzea  argibideak,
Legebiltzarkideen egiteko  bat da.
eta ez agertu dan moduan  hedabideetan ataratzea.
 Edo Aralarreko legebiltzarkidea legebiltzar-lanaz gainezka dabilela ezin
danetara heldu   eta lankideari itxi  diola eremu bat?.
>4) Baina badirudi  hauteskundeetarako  IUrekin baltsa  dantzatu  ordez,
nahiago Aralarrek  triki-rocka   jarri nahi izan diola dantzarako , IU-k
ezetz, eta orduan  kaleratu da  kontua.

Marijo:
Jon Abril bera Aralarren koordinatzaileorde izateaz gainera, kultura arloan
aspaldi da ezaguna; politikan baino ezagunagoa esango nuke. Askotan
borrokatu behar izan du admnistrazioak kultura arloari ematen dion laguntza
handitzeko asmoz eta azkenekoa Nafarroako aurrekontuetan hango gobernuak
egin duena aldatu nahian aritu da; antza UPNren helburuetatik dezente urruti
geratzen da euskal kultura sustatzea. Atzo bertan salatu egin du Jaurlaritza
kultura kontsumoaren inguruko inkestan bere esparruan sartu delako!

Arrazoitu ezin daitekeen diru-laguntza erraldoiaren inguruan Aralarrek bi
galdera aurkeztu ditu Legebiltzarrean, bata Miren Azkarateri zuzendua eta
bestea Javier Madrazori. Hau ez da hauteskundeetako kontua; ez dauka
zerikusirik Aralarrek Legebiltzarreko hauteskundeetara, orain dela lau urte
egin bezala, bakarrik aurkezteko erabakiarekin. Ez ditut hemen argudioak
errepikatua, baina irakurri nahi dtuenak:
http://www.aralar.net/Albisteak/1227109884

Beraz, batetik alderdiak egin du salaketa eta egunean bertan ohar horretan
aurreratu zenez, Legebiltzarrean Aintzane Ezenarrok bere lanari dagokiona
egin du: informazio eskari bi bideratu sailburu bakoitzari.

Lanez gainezka ibiltzearenari, pentsatzekoa da legebiltzarkide bakarra duen
talde batek,beste talde guztiek jarraitu behar dituzten batzorde gain, osoko
bilkuran, lege proiektu eta bestelakoak jarraitu behar izateak ere lan
erritmoan eragiten duela, baina ausartuko naiz, tokatzen zaidanaren heinean,
Aralarrek Legebiltzarrean egin duen eta egin izan duen lanaz lerro batzuk
idazten, inor aspertzeko inolako asmo barik, eta justifikazio kutxua izatera
heldu barik (salaketa Aralarrek egin beharrean beste talde abertzale batek
egin izan balu, kritikarik jasoko ote luke? Galdera erretorikoa da).
Aralarrek orain lau urte legebiltzarkide bat lortu zuenean, erabakia hartu
zuen Legebiltzarrean eztabaidagai izango ziren gai guztietan parte hartzea
eta orduan izan zen legebiltzarkide banaketak lan estrategia jakin bat
antolatzea ahalbidetu zuen, politikan eragiteko eta gutxiengoan dagoen
hirukoaren erabakietan ere eragiteko: hirukoak 32 boto batzen ditu eta
PP-PSEK beste 32; Ezker Abertzalea Talde parlamentarioaren 9 ordezkarien
parte-hartzearen arabera, Aralarren botoak balio erantsia izan du. Egoera
horri esker, Aralarren ildo propioa martxan jartzeari ekin zion. Hau posible
izan da ere, neurri handi baten, bi arrazoiengatik: plenoetako gai guztietan
parte-hartzeko hartu zen erabakiagatik eta, bestetik, 75 eskainutik 33. edo
34. izatea egokitu zaiolako.
Lan ildoari dagokionez, politika sozialean, hizkuntz politikan eta giza
eskubideetan ekarpenak egiten ahalegindu da Aralar bai ekimen propioekin
zein besteenen aurreran posizionatzeko eta ekarpenak egiteko orduan.
Jaurlaritzako aurrekontuetan ere arlo hoietan ekarpenak egiten ahalegindu da
Aralar, askotan gainera, besteak beste, euskalgintzarako lorpen handiak
ahalbidetuz.
Kultura Sailaren eta Gizarte Gaietarako sailaren erabakiaren gainean kritika
politikoa egitea alderdiaren lana izan da eta legebiltzarrean kontua
eskatzea legebiltzarkidearena, eta horrela egin da.
Erantzuna jasotzen dugunean ere zabaltzeko asmo osoa daukagu, baina ez da
izango 10 egun baino lehen.


>Iturrik:
>Kaixo Bertoko eta konpainia:
>Arrazoi daukazu: laster hauteskundeak dira eta hori ere kontutan hartu
behar da.
>Baina albistea ez du atera Aralarrek, Jaurlaritzak berak plazaratu omen
zuen aurreko asteko ohiko bileraren ondoren zabaldutako idatzian.

Marijo:
Izan daiteke. Guk albiste horren berri agentzia baten bitartez izan genuen;
ez genuen bestelako informaziorik jaso, ez Gobernu kontseiluaren batzar
ostean, ez bestela ere. Horregatik ere aurkeztu ditu Aralarrek bi galderak
Eusko Legebiltzarrean:
- Gizarte Gaietarako sailera:
http://www.parlamento.euskadi.net/irud/08/00/014666.pdf
- Kultura Sailera:http://www.parlamento.euskadi.net/irud/08/00/014667.pdf

Orain sailek erantzuteko epea daukate; zoritxarrez, eta urtarrilekoak
ezegunak direnez, luzeago joko du. 2009ko otsailaren 4rarte daukate
erantzuteko epea. Espero dezagun, gaiak duen garrantziagatik, lehenago
erantzun dezatela.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to