Nere iritzia emana dut, berriro eta labur esango dut: Pasada bat da.
 
Eta orain guztio proposamen bat egitera noa, bi galdera:
 
*       Larregiko diru laguntza da?
*       Laguntza merezi du?
 
Bigarrenari nere erantzuna baiezkoa da
 
Gero ondorengo eztabaida guztiak, ze eztabaida hau dijoan moduan ez dut
garbi ikusten zer eztabaidatzen ari den (garen).
 
>bertoko:
>Jaurlaritzako zeinek?; Ze  eusko Jaurlaritzaeko ze Sailetik emon dio ?
Marijo:
Kultura sailak eta Gizarte Gaietarako sailak izan dira eskuzabaltasun
horren arduradunak.

>Bertoko:
>Aralarren kritika  haustekunde aurreko danzta-saltzan  sartu behar da,
>Baina Aralar  eta IU-EB    hauteskundeetara  balsa  arkelakin egin izan
balute, atarako zuen 
> hori Jon Abrilek, edo Aralarrek?
>3) Kazetaria izateaz gain, Alderdi horretako
<http://www.aralar.net/Aralar_alderdia/Egitura>http://www.aralar.net/Ara
lar_alderdia/Egitura arloko arduraduna da. 
baina ekimena  Jaurlaritzaren sail bati badagokio ekimena , berez
Aralarrek euki  dauka ,   badauka   Legebiltzakide bat, Aintzane
Ezenarro, berari legokioke, salaketa egitea,   eta han eskatzea
argibideak, Legebiltzarkideen egiteko  bat da.
eta ez agertu dan moduan  hedabideetan ataratzea.
 Edo Aralarreko legebiltzarkidea legebiltzar-lanaz gainezka dabilela
ezin danetara heldu   eta lankideari itxi  diola eremu bat?.
>4) Baina badirudi  hauteskundeetarako  IUrekin baltsa  dantzatu  ordez,
nahiago Aralarrek  triki-rocka   jarri nahi izan diola dantzarako , IU-k
ezetz, eta orduan  kaleratu da  kontua.

Marijo:
Jon Abril bera Aralarren koordinatzaileorde izateaz gainera, kultura
arloan aspaldi da ezaguna; politikan baino ezagunagoa esango nuke.
Askotan borrokatu behar izan du admnistrazioak kultura arloari ematen
dion laguntza handitzeko asmoz eta azkenekoa Nafarroako aurrekontuetan
hango gobernuak egin duena aldatu nahian aritu da; antza UPNren
helburuetatik dezente urruti geratzen da euskal kultura sustatzea. Atzo
bertan salatu egin du Jaurlaritza kultura kontsumoaren inguruko inkestan
bere esparruan sartu delako!

Arrazoitu ezin daitekeen diru-laguntza erraldoiaren inguruan Aralarrek
bi galdera aurkeztu ditu Legebiltzarrean, bata Miren Azkarateri zuzendua
eta bestea Javier Madrazori. Hau ez da hauteskundeetako kontua; ez dauka
zerikusirik Aralarrek Legebiltzarreko hauteskundeetara, orain dela lau
urte egin bezala, bakarrik aurkezteko erabakiarekin. Ez ditut hemen
argudioak errepikatua, baina irakurri nahi dtuenak:
http://www.aralar.net/Albisteak/1227109884

Beraz, batetik alderdiak egin du salaketa eta egunean bertan ohar
horretan aurreratu zenez, Legebiltzarrean Aintzane Ezenarrok bere lanari
dagokiona egin du: informazio eskari bi bideratu sailburu bakoitzari.

Lanez gainezka ibiltzearenari, pentsatzekoa da legebiltzarkide bakarra
duen talde batek,beste talde guztiek jarraitu behar dituzten batzorde
gain, osoko bilkuran, lege proiektu eta bestelakoak jarraitu behar
izateak ere lan erritmoan eragiten duela, baina ausartuko naiz, tokatzen
zaidanaren heinean, Aralarrek Legebiltzarrean egin duen eta egin izan
duen lanaz lerro batzuk idazten, inor aspertzeko inolako asmo barik, eta
justifikazio kutxua izatera heldu barik (salaketa Aralarrek egin
beharrean beste talde abertzale batek egin izan balu, kritikarik jasoko
ote luke? Galdera erretorikoa da). 
Aralarrek orain lau urte legebiltzarkide bat lortu zuenean, erabakia
hartu zuen Legebiltzarrean eztabaidagai izango ziren gai guztietan parte
hartzea eta orduan izan zen legebiltzarkide banaketak lan estrategia
jakin bat antolatzea ahalbidetu zuen, politikan eragiteko eta
gutxiengoan dagoen hirukoaren erabakietan ere eragiteko: hirukoak 32
boto batzen ditu eta PP-PSEK beste 32; Ezker Abertzalea Talde
parlamentarioaren 9 ordezkarien parte-hartzearen arabera, Aralarren
botoak balio erantsia izan du. Egoera horri esker, Aralarren ildo
propioa martxan jartzeari ekin zion. Hau posible izan da ere, neurri
handi baten, bi arrazoiengatik: plenoetako gai guztietan parte-hartzeko
hartu zen erabakiagatik eta, bestetik, 75 eskainutik 33. edo 34. izatea
egokitu zaiolako. 
Lan ildoari dagokionez, politika sozialean, hizkuntz politikan eta giza
eskubideetan ekarpenak egiten ahalegindu da Aralar bai ekimen propioekin
zein besteenen aurreran posizionatzeko eta ekarpenak egiteko orduan.
Jaurlaritzako aurrekontuetan ere arlo hoietan ekarpenak egiten
ahalegindu da Aralar, askotan gainera, besteak beste, euskalgintzarako
lorpen handiak ahalbidetuz. 
Kultura Sailaren eta Gizarte Gaietarako sailaren erabakiaren gainean
kritika politikoa egitea alderdiaren lana izan da eta legebiltzarrean
kontua eskatzea legebiltzarkidearena, eta horrela egin da. 
Erantzuna jasotzen dugunean ere zabaltzeko asmo osoa daukagu, baina ez
da izango 10 egun baino lehen.


>Iturrik:
>Kaixo Bertoko eta konpainia:
>Arrazoi daukazu: laster hauteskundeak dira eta hori ere kontutan hartu
behar da.
>Baina albistea ez du atera Aralarrek, Jaurlaritzak berak plazaratu omen
zuen aurreko asteko ohiko bileraren ondoren zabaldutako idatzian.

Marijo:
Izan daiteke. Guk albiste horren berri agentzia baten bitartez izan
genuen; ez genuen bestelako informaziorik jaso, ez Gobernu kontseiluaren
batzar ostean, ez bestela ere. Horregatik ere aurkeztu ditu Aralarrek bi
galderak Eusko Legebiltzarrean:
- Gizarte Gaietarako sailera:
http://www.parlamento.euskadi.net/irud/08/00/014666.pdf
- Kultura
Sailera:http://www.parlamento.euskadi.net/irud/08/00/014667.pdf

Orain sailek erantzuteko epea daukate; zoritxarrez, eta urtarrilekoak
ezegunak direnez, luzeago joko du. 2009ko otsailaren 4rarte daukate
erantzuteko epea. Espero dezagun, gaiak duen garrantziagatik, lehenago
erantzun dezatela.


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to