Etsipena izugarria da. Uztarrian batek teoria maltzur bat proposatu du. Bertan dioenez ez da kasualitatea ETAk ANVren alkatetza duten udalerrietan egitea hilketak. "Politika" egiten ari diren ezker abertzaleko militanteak barrikadetara itzularazteko asmoa dago hor. Ez dakit sinesgarria ote den azalpen hori, baina argi dago orain ohiko espirala abiatu dela berriz:
"- Kondenatu hilketa! - Hau euskal gatazkaren testuinguruan ulertu behar den gertaera larri bat gehiago da. Gatazka bere osotasunean aztertu behar da eta torturak, eta presoak, eta bla, bla, bla..." Diskurtso horrek erabat gogaitzen nau. Niri ez zait burua kabitzen inork hilketa bat kondenatzeko eskatzea. Niretzat ez dago esan beharrik. Ez zait buruan kabitzen inork ontzat edo balekotzat eman dezakeenik tamainako animalikeria. ETAri bakean utz gaitzala eskatzeko gai ez denak uste dut nahikoa esaten duela bere buruari buruz. Alperrik dira gero tortura eta estatuaren bortizkeriaren inguruko diskursoak. Torturak salatu baina ETAren hilketen aurrean albora begiratzen duenak ez ditu torturen aurkako salaketak giza eskubideen urraketa direlako egiten, indarkeria horiek bere "bandoaren" aurka egin direlako salatzen ditu. oier.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
