Chapeau Oier. 2008/12/4 Oier Araolaza <[EMAIL PROTECTED]>
> > Etsipena izugarria da. > > Uztarrian batek teoria maltzur bat proposatu du. Bertan dioenez ez da > kasualitatea ETAk ANVren alkatetza duten udalerrietan egitea hilketak. > "Politika" egiten ari diren ezker abertzaleko militanteak barrikadetara > itzularazteko asmoa dago hor. Ez dakit sinesgarria ote den azalpen hori, > baina argi dago orain ohiko espirala abiatu dela berriz: > > "- Kondenatu hilketa! > - Hau euskal gatazkaren testuinguruan ulertu behar den gertaera larri bat > gehiago da. Gatazka bere osotasunean aztertu behar da eta torturak, eta > presoak, eta bla, bla, bla..." > > Diskurtso horrek erabat gogaitzen nau. Niri ez zait burua kabitzen inork > hilketa bat kondenatzeko eskatzea. Niretzat ez dago esan beharrik. Ez zait > buruan kabitzen inork ontzat edo balekotzat eman dezakeenik tamainako > animalikeria. ETAri bakean utz gaitzala eskatzeko gai ez denak uste dut > nahikoa esaten duela bere buruari buruz. Alperrik dira gero tortura eta > estatuaren bortizkeriaren inguruko diskursoak. Torturak salatu baina ETAren > hilketen aurrean albora begiratzen duenak ez ditu torturen aurkako salaketak > giza eskubideen urraketa direlako egiten, indarkeria horiek bere "bandoaren" > aurka egin direlako salatzen ditu. > > oier. > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
