Jo, Anderren mezua, erlojua ondo badaka, 7:32 ordutan bialduta. Ordu
horretan ordenadore aurrian egotia, mezuak gora eta behera... Bakarrik
pentsatziak hemen gerrian halako gogortasun bat sartu desta ia ohera juteko
lain. Jainko bedeinkatua! bixon gorputzak ez dittuk berdinak!
it
----- Original Message -----
From: "ander" <[email protected]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Tuesday, January 13, 2009 7:02 AM
Subject: Re: [eibar] Burokrazixian oztopuak
Klaaaaro, gauzak holan hobeto funtzionatzen dabe.
"beste herrietan burmuina baaaai, guuuuu zergaitik eeeee eeeez"
Ander Arroitajauregi
Juango al naiz email honen kopia batekin eta cd arekin berriz Eibarko
liburutegira???
Imanol Trebiño(e)k dio:
Kontua hemendik zetorren:
Oierrek:
Bueno, gaur pasau nok liburutegittik ale hori emotera. Kopixa kutria
emon biharrian, karatula eta kontraportadia egin detsat, azalpen
txikixa, titulua, egilliak, creative commons... Hori bai, cd-ia bera
rotuladorez idatzitta. Han egoten dan gizonan erantzuna: "Aiiii...!
Sentitzen dot, baiña kopixak ezin doguz jaso... Copyright asuntuak, ta,
badakizu...". Nahikua absurdua begittandu jata. Egilliak geu gara
(Matrallako eta Arrakala irratixak), eta hara noia ni nere borondatez,
eta... ¿arazua halan be? Arau baten interpretaziño okerra dirudi, beste
baten be. Seguru cd-iari pegatiña biribilla ipiñi ezkeriok ez zestela
pegarik ipiñiko...
CD-a bueltan ekarri dot, jakiña, eta apalan fonduan geratuko da hautsa
hartzen. Bertold Brecht eta Kurt Weillen "Lamaiko Operia" eibarreraz ez
da egongo Eibarko bibliotekan. Gure lan zehe hau axe ezagutu nahi
dabena, bateri ta bestiari galdezka ibilli biharko da, eta suertia
badaka, nunbaittetik kopixau ahal izango dau.
Burokrazixia.
Honen gainean galderia egin neban bibliotekarion posta zerrenda batean,
ia ondo egin neban CDia biblioteka batera eruan zeixala gomendatzian. Ez
neban aipatzen ezetza esan zebana justu Eibarko biblioteka zanikan.
Hiru erantzun egon dira, denak nire eta Oierren aldekuak, honelaxe
diñue:
1.
Kaixo Erandiotik:
Ene ustez arazoa ezin da inondik ere copyrena edo izan. Azken finenan
dohaitza dela ondo azalduta baldin badago zein da arazoa?
Bestelako kontuak izan behar. Askotan (edo batzutan behintzat) protokolo
eta arauen esklabu bihurtzen gara . Dena dela nik neuk ez dut inongo
arazoa Cda jaso eta erabilpenean jartzeko. Are gehiago, egileak ados
badaude baten batek eskatuzgero beste kopia bat ere bidaliko nuke gustu
handiz.
Jokin
2.
Kaixo Imanol,
Nire ustez zure gomendioa oso egokia izan zen, baina agian liburuzainak ez
zuen jakin bereizten argitaratutako cd baten kopiaren (ilegala dena) eta
autoprodukzioaren artean. Pegatinarik gabe, kopia bat zela pentsatu eta
"beldutu" egingo zen agian.
Arrasateko Bibliotekan adibidez ez dugu cd-en kopiarik onartzen, baina
beti ere cd hori denda batean eros badaiteke. Aldiz, autoprodukzioen
kasuan, guztiak onartzen ditugu, pegatinarik edo ta karatularik ez badute
ere. Herriko taldeek sortzen dituzten cdak adibidez mota honetakoak izaten
dira, eta guretzat oso garrantzitsua izaten da horrelako emariak jasotzea,
tokiko bilduman jasotzeko herriko "patrimonio" gisa.
Beraz, nire ustez gomendio ona eman zenuen.
Ondo izan,
Olatz
Olatz Bartolome Aranburuzabala
Arrasateko Udal Biblioteka
Azoka kalea, 1
20500 Arrasate (Gipuzkoa)
Tel. 943252025
[email protected]
3.
Aupa Imanol:
S-k Muñatonesko gazteluari buruz ikerketa lan bat egin nahi zuen eta gure
liburutegira etorri zen informazio bila. Tamalez ez geneukan behar zuena;
zorionez gauzak asko aldatu dira: liburutegiko erabiltzailea INFORMAZIO
HORNOTZAILEA bihurtu genuen. Gure web orrian sortu dugun Muskiz digital
atalean, castillo aukeratzen baduzue Sarak egindako lana topako duzue:
Roca ornamental y de construcción del castillo de Muñatones
Gure erabiltzaileari gure web esparrua eskaini genion; bera pozik, gu ere
Zuk plazaratutako "arazoan" Muskizen argi daukagu: horrelako arazoak nahi
ditugu: gure liburutegian CD kutre horiek asko estimatzen ditugu ;-)
Por cierto: buen año
Fernando
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
__________ Información de NOD32, revisión 3757 (20090111) __________
Este mensaje ha sido analizado con NOD32 antivirus system
http://www.nod32.com
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.