Naiz eta orain arte ezer ez idatzi kasu hau jarraitu izan dut, eta
Egoibarra aipatzean netre iritzi batzuk esado dittut:
*       Eibarko liburutegira joan zara borondate honenarekin eta zure
produkzio bat euruanda han egon daixen eta ostopoak ipini
*       Inbestigaziño laga egin dok eta badirudi beste herri batzuetan
ez dela horrela
*       Egoibarrak usten dot udalarekin zer ikusi zuzena duela, eta
gerora beharbada zerbait egin dezakete. Agian ez dizute jasotzen.
*       Nik bere oneritzia eman deutzuten udal libutegiei emongo nioke
eta gero Eibarko libureterixari notatxo bat nola CD hori halako tokietan
dagoela, akaso zerbait ikasiko dabie.
Eta Egoibarrari emon ezkero? Lehen, behintza, holakuak jasotzen
zittuen...
leire
2009/1/13, ander <[email protected]>:
Klaaaaro, gauzak holan hobeto funtzionatzen dabe.
"beste herrietan burmuina baaaai, guuuuu zergaitik eeeee eeeez"

Ander Arroitajauregi
Juango al naiz email honen kopia batekin eta cd arekin berriz Eibarko
liburutegira???



Imanol Trebiño(e)k dio:
Kontua hemendik zetorren:
Oierrek:
Bueno, gaur pasau nok liburutegittik ale hori emotera. Kopixa kutria
emon biharrian, karatula eta kontraportadia egin detsat, azalpen
txikixa, titulua, egilliak, creative commons... Hori bai, cd-ia bera
rotuladorez idatzitta. Han egoten dan gizonan erantzuna: "Aiiii...!
Sentitzen dot, baiña kopixak ezin doguz jaso... Copyright asuntuak, ta,
badakizu...". Nahikua absurdua begittandu jata. Egilliak geu gara
(Matrallako eta Arrakala irratixak), eta hara noia ni nere borondatez,
eta... ¿arazua halan be? Arau baten interpretaziño okerra dirudi, beste
baten be. Seguru cd-iari pegatiña biribilla ipiñi ezkeriok ez zestela
pegarik ipiñiko...

CD-a bueltan ekarri dot, jakiña, eta apalan fonduan geratuko da hautsa
hartzen. Bertold Brecht eta Kurt Weillen "Lamaiko Operia" eibarreraz ez
da egongo Eibarko bibliotekan. Gure lan zehe hau axe ezagutu nahi
dabena, bateri ta bestiari galdezka ibilli biharko da, eta suertia
badaka, nunbaittetik kopixau ahal izango dau.

Burokrazixia.

  Honen gainean galderia egin neban bibliotekarion posta zerrenda
batean, ia ondo egin neban CDia biblioteka batera eruan zeixala
gomendatzian. Ez neban aipatzen ezetza esan zebana justu Eibarko
biblioteka zanikan.
  Hiru erantzun egon dira, denak nire eta Oierren aldekuak, honelaxe
diñue:

1.
Kaixo Erandiotik:

Ene ustez arazoa ezin da inondik ere copyrena edo izan.  Azken finenan
dohaitza  dela ondo azalduta baldin badago zein da arazoa?

Bestelako kontuak izan behar. Askotan (edo batzutan behintzat) protokolo
eta arauen esklabu bihurtzen gara . Dena dela nik neuk ez dut inongo
arazoa Cda jaso eta erabilpenean jartzeko. Are gehiago, egileak ados
badaude baten batek eskatuzgero beste kopia bat ere bidaliko nuke gustu
handiz.


Jokin


2.
Kaixo Imanol,
Nire ustez zure gomendioa oso egokia izan zen, baina agian liburuzainak
ez zuen jakin bereizten argitaratutako cd baten kopiaren (ilegala dena)
eta autoprodukzioaren artean. Pegatinarik gabe, kopia bat zela pentsatu
eta "beldutu" egingo zen agian.
Arrasateko Bibliotekan adibidez ez dugu cd-en kopiarik onartzen, baina
beti ere cd hori denda batean eros badaiteke. Aldiz, autoprodukzioen
kasuan, guztiak onartzen ditugu, pegatinarik edo ta karatularik ez
badute ere. Herriko taldeek sortzen dituzten cdak adibidez mota
honetakoak izaten dira, eta guretzat oso garrantzitsua izaten da
horrelako emariak jasotzea, tokiko bilduman jasotzeko herriko
"patrimonio" gisa.

Beraz, nire ustez gomendio ona eman zenuen.
Ondo izan,
Olatz



Olatz Bartolome Aranburuzabala
Arrasateko Udal Biblioteka
Azoka kalea, 1
20500 Arrasate (Gipuzkoa)
Tel. 943252025
[email protected]


3.
Aupa Imanol:

S-k Muñatonesko gazteluari buruz ikerketa lan bat egin nahi zuen eta
gure liburutegira etorri zen informazio bila. Tamalez ez geneukan behar
zuena; zorionez gauzak asko aldatu dira: liburutegiko erabiltzailea
INFORMAZIO HORNOTZAILEA bihurtu genuen. Gure web orrian sortu dugun
Muskiz digital atalean, castillo aukeratzen baduzue Sarak egindako lana
topako duzue:

Roca ornamental y de construcción del castillo de Muñatones

Gure erabiltzaileari gure web esparrua eskaini genion; bera pozik, gu
ere

Zuk plazaratutako "arazoan" Muskizen argi daukagu: horrelako arazoak
nahi ditugu: gure liburutegian CD kutre horiek asko estimatzen ditugu
;-)

Por cierto: buen año

Fernando



_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
[email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.




__________ Información de NOD32, revisión 3757 (20090111) __________

Este mensaje ha sido analizado con  NOD32 antivirus system
http://www.nod32.com



_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
[email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


 
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to