Aupa, Iturri!
Izan leike Facebookeko lagunak ixa danak blogarixak zariela, eta
interesgarrixagua egitten jatala zeuen bloga, facebookeko jarduna baiño.
Aspaldiko lagunak topatzeko? Nik neriak ondo lokalizauta dakadaz, eta bata
bera be ez dago bertan! Nere edadeko neskarik ez dago apenas barren!
lankide gazte bat lagun gehittu neban, eta nere lagunen perfilla ikusitta
(umien erretratuak, artikuluak, kausak.....) esan zestan hori zaharren
kontua zala, serixuegixak giñala eta facebook beste gauza baterako zala.
Eurendako zaharrak gara, ikusi besterik ez dau beran orrixan lagatako
kometarixuak!
Niki nahixago zuen blogak
leire


2009/1/20 Mikel Iturria <[email protected]>

> Kaixo Leire:
>
> Lasai, gu blogarekin jubilatuko gara-eta. Hau da, jubilatu eta hementxe
> ibiliko gara blogeatzen.  Baina blogetan ez dabilen jendea gustura ei dabil
> Facebook-en eta Tuentin. La Coctelerako arduradunetako batek, Furilo jaunak,
> antzeko zerbait dio hemen
>
>
> http://www.error500.net/articulo/entrevista-a-alvaro-ortiz-furilo-la-coctelera
>
> Dirudienez, blogei erreparatu ez dietenak jo eta fuego dabiltza facebook
> bezalako sare sozialetan. Niri ez zait gehiegi gustatzen Facebook, baina
> banabil bertan. Askoz ere gusturago nago twitter-en mikroblogintzan.
>
> Agur.
>
> Iturri
>
>
>
> At 17:35 20/01/2009, you wrote:
>
>> Blogak demodé ei dagoz. irakorri dozue <
>> http://www.argia.com/argia-astekaria/2168/blogen-gainbehera/osoa>artikulo
>> hau?
>>
>> Ez da bloga dakadalako, baiña kriston txorradia begittantzen jata. Blogari
>> profesionalez-eta dihardu, blog personalak kaput dagoz.
>> Justo, neri alrebes pasatzen jata, gehixago interesatzen jataz perosnal
>> hórrek, profesionalak baiño.
>> Ondiokan Facebook eta twitterreri ez detset gustua topau.
>> Zergaittik kendu nahi gaittue erdittik, e?
>> Interesen bat ete dago?
>> leire, konspiranoika
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to