Kaixo:

Bai, kontuz ibili behar zara nor gehitzen duzun facebook-en.

Adibidez, lagun batek enpresa handi batean egiten du lan. Bera ez dabil facebook-en (ez zaio batere gustatzen), baina enpresako zuzendari nagusi izandakoak profila atera omen zuen eta enpresako batzuei eskatu omen zien ea lagun izan nahi ote zuten. Gazte batzuk, kikilduta-edo, ez ziren atrebittu ezetz esatera.

Zer gertatzen da? Ba zure jefea zure lagunen sarean sartzen baduzu zer nolako parrandak botatzen dittuzun ikusten dituela, adibidez.

Oraingoz zuk lagun bat kentzen baduzu zure zerrendatik, bera ez da enteratzen eta harreman eskasa izan baduzue, ez da ezer pasatzen, ahaztuko da zutaz eta hor konpon. Dena dela, atzo ikusi nuen Facebook-en badagoela "

¿Quién te eliminó de su Facebook? ENTRA Y DESCÚBRELOS!" izeneko taldea

. 400.000 kidetik gora ditu une honetan.

Ez gaude sano, kopon!

iturri

At 18:12 20/01/2009, you wrote:
Aupa, Iturri!
Izan leike Facebookeko lagunak ixa danak blogarixak zariela, eta interesgarrixagua egitten jatala zeuen bloga, facebookeko jarduna baiño. Aspaldiko lagunak topatzeko? Nik neriak ondo lokalizauta dakadaz, eta bata bera be ez dago bertan! Nere edadeko neskarik ez dago apenas barren! lankide gazte bat lagun gehittu neban, eta nere lagunen perfilla ikusitta (umien erretratuak, artikuluak, kausak.....) esan zestan hori zaharren kontua zala, serixuegixak giñala eta facebook beste gauza baterako zala. Eurendako zaharrak gara, ikusi besterik ez dau beran orrixan lagatako kometarixuak!
Niki nahixago zuen blogak
leire

2009/1/20 Mikel Iturria <<mailto:[email protected]>[email protected]>
Kaixo Leire:

Lasai, gu blogarekin jubilatuko gara-eta. Hau da, jubilatu eta hementxe ibiliko gara blogeatzen. Baina blogetan ez dabilen jendea gustura ei dabil Facebook-en eta Tuentin. La Coctelerako arduradunetako batek, Furilo jaunak, antzeko zerbait dio hemen

<http://www.error500.net/articulo/entrevista-a-alvaro-ortiz-furilo-la-coctelera>http://www.error500.net/articulo/entrevista-a-alvaro-ortiz-furilo-la-coctelera

Dirudienez, blogei erreparatu ez dietenak jo eta fuego dabiltza facebook bezalako sare sozialetan. Niri ez zait gehiegi gustatzen Facebook, baina banabil bertan. Askoz ere gusturago nago twitter-en mikroblogintzan.

Agur.

Iturri

At 17:35 20/01/2009, you wrote:
Blogak demodé ei dagoz. irakorri dozue <<http://www.argia.com/argia-astekaria/2168/blogen-gainbehera/osoa>http://www.argia.com/argia-astekaria/2168/blogen-gainbehera/osoa>artikulo hau?

Ez da bloga dakadalako, baiña kriston txorradia begittantzen jata. Blogari profesionalez-eta dihardu, blog personalak kaput dagoz. Justo, neri alrebes pasatzen jata, gehixago interesatzen jataz perosnal hórrek, profesionalak baiño.
Ondiokan Facebook eta twitterreri ez detset gustua topau.
Zergaittik kendu nahi gaittue erdittik, e?
Interesen bat ete dago?
leire, konspiranoika
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: <mailto:[email protected]>[email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]

Reply via email to