Leirek LTDren gainian (Lurreko Telebista Digitala):

Leire:
> beste alde batetik, nere telebisiñuak ez daka TDTrik. Apagoi analogikua
> gertzen danian, ezin inzago dot telebisiñorik ikusi?

Euskaltelekin jarraitzen baduzu, bai. Ez dakidana da noiz arte izango
den, Euskaltel bera dekodetzaileak erostera bultzatzen ari da eta.
Lojikoena da Euskaltelek ere pixkanaka telebista analogikoa kentzea.

Kontutan hartu Euskaltelen eta LTD-aren dekodetzaileak ez direla
bateragarriak. Bi sistema desberdin dira, Euskaltelek hala erabaki
zuelako, eta ez teknikoki beharrezkoa delako.

Euskaltelik ez baduzu, LTD-ko dekodetzailerik gabe ezingo duzu
telebistarik ikusi. Zure peorako antena ere moldatu beharko duzue
gainera.

> TDTia jartzen badot,
> beste kate batzuk ikusi ahal izango dittut? Pagau barik, jakiña!

Bai, eta ordaindu gabe. Oraingoz hauek ikusten dira (irratiak ere):

http://www.tdt1.com/canales-television-guipuzcoa.php


> zerrenda orojakille, eranztun mesedez!
> Leire, ezjakiña

Bai, ezjakin gaixoa. Zelako pena ematen didazun.  ;-)

Gari
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to