El 2009, ene 21 , a las 10:10, Gari Araolaza escribió:
Ibanentzat galderak:
Badakit GoiTB Euskalteleko kabletik bidaltzen dela (Debagoienan
behintzat)
Bai, eta Debagoieneko %60tik gora dira Euskalteleko kabletik ikusten
dabenak GOITB. Euskaltelek herri haundixetan zabalduta dauka kablia...
Nola da bidalketa hori? Analojikoa da, ez? Ala digitalean ere
emititzen duzue?
Euskaltelek digitala esaten dotsa, baina beste sistema bat ei da,
izena ez daukat goguan...
LTDn ez dago GoiTB oraindik, ez?
Ez. Gure esparruan lau lizentzia eskatu dira eta oin ados jarri bihar
gara LTDian egoteko... Tartian, Localia zulora fan da eta lau
lizentzietako bat zeukan... Ez dakit zer gertatuko dan.
Nik ere nahi dut GoiTB, eta Goienkaria.
Eta nik gustura irakurtzen dot hori gura izatia. Gehixago, Eibar
Debabarrena dela jakinda eta herri ezberdinak direla informaziño
subjektu... Ondo legoke Barrena tb, barrena.net eta Barrenkaria be
izatia... gustura trukatuko giñukez euskarazko edukixak. Eta ona
litzake euskeriandako be, duda barik, eta esango neuke
barrendarrondako be baietz.
Amaitzeko. Euskalteletik ikusi leike GOITB EAE guztian. Aparatua hau
da: http://www.euskaltel.com/CanalOnline/homes/
home_particulares_television.jsp Leire, kanalak hor agertzen dira eta
GOITBren logua egon ez arren, ikusten da. (pakete basikuanak eta be
kontsultatu leikez euskaltel.com webgunian).
Leire, zuk basikua daukazu... eta zergaittik ez dozu deitzen
Euskaltelera eta esan GOITB ikustia gura dozula? Eta Gari, zuk be
gura badozu zergaittik ez deittu?
Iban
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.