Obamaren efektua dela uste dut. Hurrengo hauteskundeetara begira alderdi guztiak dabiltza Facebook-en posizioak hartzen:
- Erabiltzaile berriak gehitzen (EAJ, Aralar, EA, PSE eta EB-ren ordezkariekin topo egin dut) - Lagunak egiten (ez du axola ezagutzen zaituzten ala ez) - Taldeak eta hitzorduak sortzen. Kontua da Oierrek esaten zuen moduan batzutan zailtasunetan sartzen zaituztela. Alderdi jakin baten ebento batetara gonbidatzen zaituzte. Batetik, badirudi norbaitek uste duela beraien ingurukoa zarela. Bestetik, zure izena ebento horretan azaltzen da, ezetz esan duzula, edo baietz, horrela baldin bada. Gari _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
