Gaur DVn albiste labur hau dator: "La Policía Municipal avisa de la sucesión de estafas en la ciudad. Según una nota «un joven hablando euskera y fingiendo estar nerviso abordó el martes a una persona diciéndole que está siguiendo un curso en Eibar y que se había dejado olvida la cartera, para lo que solicitó 32 euros para ir a Donostia y después a Elizondo. Una vez conseguido el dinero pidió la dirección para devolverlo, en el buzón de la casa que había prestado el dinero. La descripción del presunto autor de la estafa es de una persona de 20-22 años, gordito, pelo corto y 1.70 de estatura»."
Akaso euskaldun agertu zelako baina niri sinesgarria gertatu zait Elizondoko mutil horren kasua. Niri ez zait iruzurra iruditu! Hori bai, ez dakit 32 euroak utziko nizkion... Elizondora joateko autobusez 32 euro behar dira?? Bueno, total, ni ingenuo hutsa izango naiz, baina itxaropena dut oraindik mutilak dirua itzuliko duela. Eta amorratzen dit munizipalek inozenzia presunzioa ez aplikatzea. Joder, martitzenian izan zan gertaera eta biharamunian ya prensara bidali dabe abisua!! Bide batez... euskalduna dela aipatzeak gogorazi dit pasa den astean beste episodio gogor bat euki nuela San Andres eliza ondoko castañeroarekin. Iaztik boikota egiten nion, eta hori usainak erakartzen ninduela... Baina ez zitzaidan ba Izar alaba gaztaina eske hasi, eta niri ere gosea iratzarri. Bigarren aukera bat ematea pentsatu nuen. "Dozena bat gaztaña, mesedez". "Queee??", oi, oi, oi... "Dozena bat", hatzamar bat garbi erakutsiz, "Docena, una?? Es que no te entiendo chico. Que yo euskera noooooooo", "Bueno, pero poco a poco ya iras....", "Que no, que no, que yo de eso no.... que yo soy de Santander, y que de eso nooooo....", Ostia, berriz ere zulo berean, eta gaztainak nere eskuan zeuden ordurako, gogo demasa esateko "pues yo de esto tampoco...", baina Izar ordurako eskua luzatuta gaztainak eskatzen... Hasperen egin, gaztainak Izarri eman, dirua atera eta eskua luzatzen hasi nintzen, baina erdi bidean geratu zitzaidan eta "Pero trabajando con el público escuchara y poco a poco ya ira aprendiendo", "Yo de eso nada, llevo 18 años trabajando en Vitoria, Mondragon y Eibar, y de eso nada, además lo que hablais vosotros no es euskera ni nada". Jodeerrrr..... Ez dut jarraituko izan genuen eztabaidarekin. Horiek irrati fatxaren baten entzundakoak zirela esan nion, eta berak baietz, irratia entzuten duela eta egia dela han esaten dutena berak frogatu duelako kalean, eta kaleko euskerari buruz nik baino gehiago dakiela ez duelako berak alperrik hor lan egiten... Enfin, demasa euki gendula, atzean neukan jendearen kolari begiratu, lotsatu, eta Izarrek ihes egina zidala konturatu nintzen arte. Amorruz dirua eman eta ospa egin nuen handik. Bigarrenez erori naiz castañero fatxaren eskuetan. Kaguen... Ah, hori bai, gaztaiñak oso gozuak zeuden. oier.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
