NIk orain hilabete inguru ikusi nituen maketa horiek Portalean eta flipantea iruditu zitzaidan. Txontakoei bakarrik begiratuta ez dirudite horrenbesterako, baina erreferentziak bilatu behar dira eta erreferentzia onak Urkizuko torreak dira. Urkizuko torreak lokalizatzen dituzunean akojonatuta geratzen zara. Hiru pertsona ezezagunek koinziditu genuen maketa ikusten. Ixil-ixilik geunden hirurok eta halako batean esan nuen, "Ostia, hauek Urkizuko dorreak dira?", "No puede ser" besteak, baina bai, halaxe zen. Txontarako aurreikusi duten dorre handiena imajinatzeko kalkulatu altueran Urkizuko dorre altuenaren doblea eta zabalaren halako lau. Niri halako zerbait iruditu zitzaidan. Eta ondoan piskat txikiagoak baina Urkizuko dorreak baina dezente handiagoak diren beste 3-4 dorre. Izugarrizko erlauntza iruditu zitzaidan.
oier. 2009/1/21 Mikel Larreategi <[email protected]> > Gaur Eibarko kaleeetan Txontako bizilagunen panfleto berri batzuk ikusi > ditut ez betiko "Txonta coste cero" eta "Recalificaciones ilegales, De los > Toyos a los tribunales", baizik eta "Txonta-Hattan" > > Badirudi Txontarako aurreikusi den proiektuan Untzaga dorrea baino > altuagoak diren dorreak daudela :O > > Maketa Portaleako Areto Nagusiaren sarreran ikusi nuen gabon-zahar egunean > baina ez zitzaizkidan hain dorre handiak iruditu, baina Txontakoek hala dela > diote. > > Norbaitek badaki zerbait? Badaukagu infiltraturik Txontan? > > Hona hemen panfleto horiek: > http://www.facebook.com/photo.php?pid=30105518&l=c79ba&id=1048363047 > http://www.facebook.com/photo.php?pid=30105519&l=936da&id=1048363047 > > > Mikel > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
