Iñork badaka maketa horren erretraturik? Nahiko neuke ikusi.
Baiña gauzatxo bat esango detsuet, nik uste dot ez dira momentuz egingo.
Arraguetakua be geldituta dago. Bertakueri esan detse lehenago Errekatxuko
proiektua egin bihar dala eta etxiak saldu. Gero datorrela Arragueta
botatziana.
Azken urtiotan egin diran etxe barrixak saldu ezinda dabiz. Kontua izan
zenbat egin dittuen bakarrik ALdapatxo-Muzategi aldian, Alfa-Legarren eta
Isasi-Ego-gainen. Errekatxu bota (eta Bolinguan eraiki) beste mordoska bat.
Ger Arragueta. Eta 2500 Txontan? Zeiñendako? AEBetan etxe barik hipoteka
suprimeekin geratu diranak Eibarrera ekarriko dittue, ala?
Zeiñen buruan kabitzen da hori?
Jente honek ipurdiko zuluakin pentsatzen dau, nere ezagun bat parafraseatzen
leire, indignauta

2009/1/22, Ramon Arizaga <[email protected]>:
>
>
>
>
>
> Ba oraindik flipanteagoa, nire ustez torre hoien aldemenean eta urkizu
> alderuntz egin behar duten desmontea, fijatu zaittezte eta kontuak atara
> ze "pareta" geratzen den (berdez pintaua dago bainan fijatu zaittezte),
> beheko rotondaren inguruan. Etxeak oso-oso altuak dira, bainan espazioak
> libratzen dute  aldemenan, eta mendiaren kontra daude. Proiektoa guztiz
> aldatu dabe, ez dot ulertzen horrelako aldaketa sakonak nola egiten diren
> hain errez. Maketa Txontakoi erakutzi omen detse, eztabaida egon da
> honekin ere erakusteko erabilidan sistemarekin.
>
> Proiekto horrek usten dot gutxienez urkizukoen oneritzia ere beharko
> lukeela (talud edo mendiari kenduko dioten zati hori ikusirik), ni
> agiñaspi aldean biziko banitz ez nuke onartuko "ni por el forro", ez nuke
> nahi nire bizitza osoan "Nevado Colaradoren" traumaz bizitzea.
>
>
> NIk orain hilabete inguru ikusi nituen maketa  horiek Portalean eta
> flipantea iruditu zitzaidan. Txontakoei bakarrik begiratuta ez dirudite
> horrenbesterako, baina erreferentziak bilatu behar dira eta erreferentzia
> onak Urkizuko torreak dira. Urkizuko torreak lokalizatzen dituzunean
> akojonatuta geratzen zara. Hiru pertsona ezezagunek koinziditu genuen maketa
> ikusten. Ixil-ixilik geunden hirurok eta halako batean esan nuen, "Ostia,
> hauek Urkizuko dorreak dira?", "No puede ser" besteak, baina bai, halaxe
> zen. Txontarako aurreikusi duten dorre handiena imajinatzeko kalkulatu
> altueran Urkizuko dorre altuenaren doblea eta zabalaren halako lau. Niri
> halako zerbait iruditu zitzaidan. Eta ondoan piskat txikiagoak baina
> Urkizuko dorreak baina dezente handiagoak diren beste 3-4 dorre. Izugarrizko
> erlauntza iruditu zitzaidan.
>
> oier.
>
> 2009/1/21 Mikel Larreategi <[email protected]>
>
> Gaur Eibarko kaleeetan Txontako bizilagunen panfleto berri batzuk ikusi
> ditut ez betiko "Txonta coste cero" eta "Recalificaciones ilegales, De los
> Toyos a los tribunales", baizik eta "Txonta-Hattan"
>
> Badirudi Txontarako aurreikusi den proiektuan Untzaga dorrea baino
> altuagoak diren dorreak daudela :O
>
> Maketa Portaleako Areto Nagusiaren sarreran ikusi nuen gabon-zahar egunean
> baina ez zitzaizkidan hain dorre handiak iruditu, baina Txontakoek hala dela
> diote.
>
> Norbaitek badaki zerbait? Badaukagu infiltraturik Txontan?
>
> Hona hemen panfleto horiek:
> http://www.facebook.com/photo.php?pid=30105518&l=c79ba&id=1048363047
> http://www.facebook.com/photo.php?pid=30105519&l=936da&id=1048363047
>
>
> Mikel
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to