Zenbait ikerketa egin dut atzo eta gaur artean, batez ere ni ere
nabilelako LTD-rako hartzaile bat erostekotan. Zuekin partekatzen dut
jasotako informazioa, ahalik eta sinpleen:


LTD:  Lurreko Telebista Digitala. Gaztelaniaz TDT (Televisión Digital
Terrestre).

LTD ikusteko beharrezkoa den aparailuari hargailu izena eman behar
zaio, eta ez dekodetzailea.

Gaur egun telebista gehienek dakarte LTD-ko hargailua barruan
integratuta. Horrela ez dugu hargailua aparte erosi behar. Aukera ona
da, baina ez itsutu hargailuarekin. Badirudi gaur egun telebista
digital sistema ugari dagoela eta oraindik ez dagoela argi zein izango
den "behin betikoa". Orduan, hobe da telebista on bat izan eta
hargailu merke bat erostea, agian urte gutxitan hargailu berri bat
erosi beharko dugu eta. Kontutan izan transizio garaian gaudela eta ez
dakigula zer gertatuko den hemendik 5 urtera. (profesional batek
kontatu dit hau)

Orain ezagutzen dugun telebistari (betiko telebista analogikoari),
urtebete gelditzen omen zaio gehienez (agian gero luzatuko dute epea,
baina teoria hori da). Orduan, epe hori baino lehenago konponduta izan
beharko du bakoitzak bere aukera.


1. Aukera:  LTD

Soluzio azkarra: LTD hargailu bat erosi (30 Eurogatik saltzen dituzte)
eta lotu gaur egungo telebistari. Gure peorako telebista antena ere
moldatuta izan beharko dugu horretarako (bizilagunekin hitz egin
behar). Horrekin listo.  27 kanal inguru lortuko ditugu horrela.
Gipuzkoan hauek: http://www.tdt1.com/canales-television-guipuzcoa.php
. Telebista hau antena bidez iristen da gure eraikinera, gertuko beste
antena baten bidez (Eibarren Karakate adibidez)


2. Aukera: Euskaltel analogikoa

Etxean Euskaltelen kablea jarrita badugu (normalean telefonorako
jarritakoa), Euskaltelek "doan" eskaintzen ditu 19 telebista kanal.
Euskarazkoak ETB1 eta ETB3. Gero Espainiako kanal arruntak (TVE1, La2,
A3, T5, Cuatro, La6, ETB2), zenbait lokal, bizi garen tokiaren arabera
(Eibarren: TeleDonosti, KTB, Gipuzkoa8) eta beste zenbait tematiko eta
internazional. Aukera hau oraindik hor dago, baina ez dakigu noiz arte
izango den. Telebista analogikoa desagertzera doanez, normalena da hau
ere desagertzea eta. Kable bidez iristen da telebista hau etxera.

3. Aukera: Euskaltel digitala

Aurreko kasua bezala, Euskaltelen oinarrizko eskaintzarekin dator
kuotarik gabe, baina hargailu digitala erosi beharra dago. Euskaltelek
berak saltzen du hargailua eta ez du balio LTD hargailuarekin.
Oraintxe saltzen du Euskaltelek 69 Eurogatik. Aukera ona da, normalean
hargailu hauek garestiagoak dira eta. 39 kanal ematen dituzte aukera
honetan, aurrekoez gain LTD-ko beste kanal batzuk datoztelako, baita
autonomikoak (Andalucia, Galiza eta abar) eta 6 kanal internazional
(BBC, Aljazeera eta guzti!). Aukera honetan dator GoiTB ere.

4., 5., 6..... n. aukerak

Satelite bidezkoak, Euskaltelen plan aurreratuagoak, Telefonicaren
Imagenio... gehiago sakondu nahi duenak aurkituko du bila dabilena.
Baina mezu honetan oinarrizko aukerak azaldu nahi nituen.


Norbaiti balioko diolakoan bidaltzen dizuet. Niri balio izan dit
aukerak aztertzeko. Zalantzan nago, Euskaltelen hargailua erosi ala
ez.

Gari
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to