Eskerrik asko, Gari.

Zure azalpenak erabilgarri dira edozeinendako eta niri ere balio izan dit.
Katramila gehiago daude tartean eta 4,5,6 aukerak ere hor daude... Desco
garestiagoak, erosketa aukerekin... Baina azalpen zehatza.

Eta galdera: zalantzan zaudena da Euskalteleko desko digitala erosi edo ez,
ezta?

Iban

2009/1/22 Gari Araolaza <[email protected]>

> Zenbait ikerketa egin dut atzo eta gaur artean, batez ere ni ere
> nabilelako LTD-rako hartzaile bat erostekotan. Zuekin partekatzen dut
> jasotako informazioa, ahalik eta sinpleen:
>
>
> LTD:  Lurreko Telebista Digitala. Gaztelaniaz TDT (Televisión Digital
> Terrestre).
>
> LTD ikusteko beharrezkoa den aparailuari hargailu izena eman behar
> zaio, eta ez dekodetzailea.
>
> Gaur egun telebista gehienek dakarte LTD-ko hargailua barruan
> integratuta. Horrela ez dugu hargailua aparte erosi behar. Aukera ona
> da, baina ez itsutu hargailuarekin. Badirudi gaur egun telebista
> digital sistema ugari dagoela eta oraindik ez dagoela argi zein izango
> den "behin betikoa". Orduan, hobe da telebista on bat izan eta
> hargailu merke bat erostea, agian urte gutxitan hargailu berri bat
> erosi beharko dugu eta. Kontutan izan transizio garaian gaudela eta ez
> dakigula zer gertatuko den hemendik 5 urtera. (profesional batek
> kontatu dit hau)
>
> Orain ezagutzen dugun telebistari (betiko telebista analogikoari),
> urtebete gelditzen omen zaio gehienez (agian gero luzatuko dute epea,
> baina teoria hori da). Orduan, epe hori baino lehenago konponduta izan
> beharko du bakoitzak bere aukera.
>
>
> 1. Aukera:  LTD
>
> Soluzio azkarra: LTD hargailu bat erosi (30 Eurogatik saltzen dituzte)
> eta lotu gaur egungo telebistari. Gure peorako telebista antena ere
> moldatuta izan beharko dugu horretarako (bizilagunekin hitz egin
> behar). Horrekin listo.  27 kanal inguru lortuko ditugu horrela.
> Gipuzkoan hauek: http://www.tdt1.com/canales-television-guipuzcoa.php
> . Telebista hau antena bidez iristen da gure eraikinera, gertuko beste
> antena baten bidez (Eibarren Karakate adibidez)
>
>
> 2. Aukera: Euskaltel analogikoa
>
> Etxean Euskaltelen kablea jarrita badugu (normalean telefonorako
> jarritakoa), Euskaltelek "doan" eskaintzen ditu 19 telebista kanal.
> Euskarazkoak ETB1 eta ETB3. Gero Espainiako kanal arruntak (TVE1, La2,
> A3, T5, Cuatro, La6, ETB2), zenbait lokal, bizi garen tokiaren arabera
> (Eibarren: TeleDonosti, KTB, Gipuzkoa8) eta beste zenbait tematiko eta
> internazional. Aukera hau oraindik hor dago, baina ez dakigu noiz arte
> izango den. Telebista analogikoa desagertzera doanez, normalena da hau
> ere desagertzea eta. Kable bidez iristen da telebista hau etxera.
>
> 3. Aukera: Euskaltel digitala
>
> Aurreko kasua bezala, Euskaltelen oinarrizko eskaintzarekin dator
> kuotarik gabe, baina hargailu digitala erosi beharra dago. Euskaltelek
> berak saltzen du hargailua eta ez du balio LTD hargailuarekin.
> Oraintxe saltzen du Euskaltelek 69 Eurogatik. Aukera ona da, normalean
> hargailu hauek garestiagoak dira eta. 39 kanal ematen dituzte aukera
> honetan, aurrekoez gain LTD-ko beste kanal batzuk datoztelako, baita
> autonomikoak (Andalucia, Galiza eta abar) eta 6 kanal internazional
> (BBC, Aljazeera eta guzti!). Aukera honetan dator GoiTB ere.
>
> 4., 5., 6..... n. aukerak
>
> Satelite bidezkoak, Euskaltelen plan aurreratuagoak, Telefonicaren
> Imagenio... gehiago sakondu nahi duenak aurkituko du bila dabilena.
> Baina mezu honetan oinarrizko aukerak azaldu nahi nituen.
>
>
> Norbaiti balioko diolakoan bidaltzen dizuet. Niri balio izan dit
> aukerak aztertzeko. Zalantzan nago, Euskaltelen hargailua erosi ala
> ez.
>
> Gari
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to