Zorrotz edo ez, arauak egon badagoz, bai oiñ eta bai lehen, unian unekuak, baña diferentiak; Eibarren bertan barri txamar aprobau zan PGOU-ak datozen urtietarako Eibarren garapen urbanistikua markatzen dau, eta horrek arauok danok jaso eta regulatzen ditxu. Beraz, torriak badoiaz oiñ, PGOU horretan torriak eingo dirala jaso dalako da ein batian (edo ein leikezela esan daigun). Diputaziñuan filtrua be pasauta, emoten dau "legez" ezer gitxi atxakiatzeko dakela. Estetika, urbanismo eta sentido komun horren izenian nahi beste, baña... Imajinatzen dot Txonta parte horretan etxe gehixao juango zirala hasieran planeautakuan, bajutxuaguak, eta gerora parke ta berdegune gehixao lagatze aldera, etxe gitxiao baña suflia moduan altsautakuak geratu jakuezela: konstruktorak ez dare metro kuadrao bat bera bez galtzeko prest.
Dana dala honen gañian badago urbanismuak darabillen aspaldiko debatia: etxe gitxi eta altuak lur gitxi okupatzeko ala asko eta bajuak lurrian ondo zabalduta? Erdibidia da urtenbidia? Iñaki Larrañagak diño torriak ein bihar dirala, dudarik barik eta lurra ibiltzeko laga. Azkenian lurra okupau eta okupau eitxen dogu eta eraikinez okupatzen ez dana pribatizautako jardiña. Unifamiliar edo adosauen jabe izatia bihurtu da azkenengo urtietako "moda" (American way of life), bum urbanistikuak, lanpostu deslokalizauak eta beste zenbaitx faktorek bultzatuta. Torriak baño hobia al da? Politxagua...? Erdibidia beti da konpromisozko urteeria baña, ezin danian? Etxiak bihar diranian, VPO izan edo ez? Diskusiño zaharra da. Untzagako Torria erditxik moztuko neuke ahal baneu, baña argi dakat adosaurik eta unifamiliarrik eitxeko ez neukela lurrik desjabetuko. 2009/1/22 Andoni Azkarate <[email protected]> > Ia, neri txikitatik esan deste, edo irakurri izan dot, Eibarren dauzen > dorre haundixak, Untzagakua batik bat, diktadura garaixan ein ziala, > edo transiziñuan behintzat, garai haietan legiak, edo urbanismo arauak > edo dana dalakuak ez zialako esistitzen, edo ez jakelako inporta. Gaur > egun untzagako dorria ezin izango zala eraiki, ez ditxulako arau asko > betetzen, gehixen bat estetikuak. Oker nau? Gaur egun ba al dau arau > zorrotzik edonolako eraikiñak ez konstruitzeko? > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > > -- arkitetua
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
