Josuk
Ramon, gauza bat da %10aren monetarizazioa, eta beste bat mahai azpiko %
x-ren monetarizazioa. Biak batera planteatzen dituzu, eta ez zait
gustatzen. Ze, nik %10aren monetarizazioa ondo ikusten dut Udalaren
aldetik, zenbait kasutan. Mahai azpiko jokoa, inoiz ere ez.
Hori inoiz ez dakigu (politikariek honela demostratu izan dutelako,
behin baino gehiagotan, tendentzia desberdinekoak, eta toki
desberdinetan). Nik usten dot joku berdinaren aurpegiak direla: Lehen
peldañoan, joko horretan, seguraski monetarizaziorik ez balego, ez ziren
hainbeste obra, etxe etabar eginen, horretaz ziur naiz. Bigarrenian ba
arau urbanistiko batzu ere urratzen dira aurrera atera izan daitezen
obrok, hau normalean promotaren alde. Hirugarrenian terreneoen
rekalifikazioak egoten dira, eta behin ona helduzkerokan amaigabea izan
leike gurpila. Promotora-Politikari harremana hiru peldainoetan estua
izan behar du izan derrigor, eta bakoitzaren eta jokoan dagoenaren
arabera edonon gerta leike ustelkeriaren bat. Eta gogoratu, honelako
kasuek normalean partidu politikoak finantziatzeko baliotzen dutela.
Zer gertatzen den esan gabe, nik zera ikusten dut Eibarren: Lehen
peldañoan, behar ez diren etxeak egiten direla, ( finanziazio diruaren
bila). Bigarren peldañoan, el corte ingles, errebal eta txonta,
adibidez, (Promotoren alde egidako hainbat ekimen, hauek ipintzen dute
%10). Hirugarren peldañoan Erisono baserri lurrak industrial
rekalifikatuak...
Beste gauza bat, nik ez dut uste Eibarren Marbellan eta aipatutakoak
gerta leikenik. Bainan gertatzen zait ere, zenbat eta gehiago arakatu
zenbat eta zailago egiten zaidala sinestea, ze gero eta ilunago ikusten
dut. Eta zin dagit ene buruari Eibarren gardentasuna dagoela
zinestaratzen sekulako lanak egiten dittudazela, bainan egun etsipenak
irabasten ari zait.
%10 monetarizazioaren alde hago.
Ni horretan zorrotzagoa nok. Behin eta berriro esaten dodana,
demostratua da niretzat argi asko Eibarren ez direla behar hainbeste
etxe berri, aldiz kaleetan ibiltzeko, bizitzeko espazioak gero eta
murritzako. Zentzu honetan Bilbora begiratzen dot, eta han zer gertatu
da, ba Guggenheim ekarri eta ria ondoko inguruak zabaldu edifizio
zaharrak kenduz, espazioa ireki, adibidez eta euskalduna jauregiarekin
amaitu. Eibarren horrelako proiektoak egiteko aukera paregabeak galtzen
ari dira, lehena San Andres-El corte inglesen, bigarrena Errebalen eta
hemen Coliseoa dugu gipuzkoako akustikarik onenarekin, eta guk hau
Bilbon ez bezela eztali egingo dugu, hauek kale erdiak oxigenoa eta
eguzkia hartzeko, ze untzaga bakarrik dago eta hor ere egin zuten egin
beharrekoa. Bolingua, katalangua espazio berdeei ere agur, arrajola
desagertzeko ere behintzat aipatua dago.
Onartua da PGOUn gure aurreko belaunaldiek industria ete etxiekin bete
izana gure hiria biztanleen kalterako, 100 urte beranduago arrazoi
berdinagaittik guk ere berdina egiten dogu, eta berdin utziko diegu.
X.Leterenarekin amituko dut: Izan zirelako gera, izan garelako izango
dira. (Berdin, Berdin...)
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.