Mezu bat jaso dut oraintxe bertan Gipuzkoako Aldunditik:

Eguraldi aurreikuspenen arabera, gaur gauean  zikloi bat  iritsiko da 
Gipuzkoara; 14 metroko altuerako olatuak izango dira eta 150 km orduko 
abiadurako haizea.

Arrazoi horrengatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak erabaki du bertan behera uztea 
bihar, urtarrilak 24, goizez egitekoak ziren eskola kiroleko  jarduera  guztiak.

Hori dela eta, eskola kirolean parte hartzen duten eragile guztien kolaborazioa eskatzen dugu, hau da, ikastetxe, klub, federazio, udal eta ikasleen familiena, gerta litezkeen kalteak saihesteko.

Harrituta, begiratzera joan naiz, eta kontua albiste da jada:

http://www.euskalmet.euskadi.net/s07-5853x/eu/meteorologia/oharra.apl?e=8&o=3

Itsasaldeko arriskuari dagokion abisu laranja. Ostiralean, hilak 23, olatuen altuera adierazgarria 4 metro ingurukoa izango da; gero igo eta egunaren amaieran 6-7 metrokoa izango da. Larunbatean, hilak 24, baliteke goizaldean olatuen altuera 7 metrokoa izatea; eguna aurrera joan ahala jaitsi eta arratsaldean 4 metro inguruan koka daiteke. Igandean, hilak 25, baliteke altuera 4 metrotik 6 metrora igotzea. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak ostiralean 4-5 metroko olatuak altxatuko ditu; larunbatean 4-5 metrokoak, arratsaldean 3,5-4 metrora jaitsiz, eta igandean 3,5-4 metrokoak, egunaren amaieran 5 metrokoak.

Itsasaldeko arriskuari dagokion abisu gorria. Larunbat goizaldean, haizeak hego-mendebaldetik mendebal/ipar-mendebaldera egingo duenean, baliteke olatuen altuera adierazgarria zenbait lekutan 8 metro baino altuagoa izatea.

Haizeari dagokion abisu laranja, haizeguneetan ez diren tokietan. Ostiralean, hilak 23, egunaren amaieran haizeguneetan ez diren leku horietan hego-mendebaldeko haize boladek 100 km/h abiadura gainditu dezakete. Larunbatean, hilak 24, goizaldean eta goizean goiz haizeguneetan ez diren lekuetan 100 km/h abiadura gainditu dezakete.

Haizeari dagokion abisu gorria, haizeguneetan. Ostiralean, hilak 23, egunaren bukaeran haizeguneetan hego-mendebaldeko haize boladek 150 km/h abiadura gainditu lezakete. Larunbatean, hilak 24, goizaldean eta goizean goiz ipar-mendebaldeko haize-boladek haizeguneetan 150 km/h abiadura gainditu dezakete.


Kontuz kostaldekook, Villarriban seguru ez dala uholde arriskurik egongo ;)

Mikel
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to