2009/1/23 Mikel Larreategi <[email protected]>:
> Mezu bat jaso dut oraintxe bertan Gipuzkoako Aldunditik:
>
>> Eguraldi aurreikuspenen arabera, gaur gauean  zikloi bat  iritsiko da
>> Gipuzkoara; 14 metroko altuerako olatuak izango dira eta 150 km orduko
>> abiadurako haizea.
>>
>>
>> Arrazoi horrengatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak erabaki du bertan behera
>> uztea bihar, urtarrilak 24, goizez egitekoak ziren eskola kiroleko  jarduera
>>  guztiak.

Emandako alarma guztiak gero etorri denarekin bat etorri den ala ez,
eztabaidatu daiteke, baina prudentziarekin jokatu dela uste dut, eta
hori ona izan dela. Bartzelonan ez zen eskola kirolik suspenditu, eta
lau ume hil ziren.

Hemen egon dira kiroldegietan gorabeherak (Eibarren), edo xafla
erraldoiak behera (Hondarribiko aireportuko parkinean), baina haurrik
ez du harrapatu behean kirola egiten.

Eguraldia larregi txukundu denik ere ezin esan. 5.30etan oinaztu kolpe
batekin, Azitain aldean argia joan da eta... bulegotik irten behar
lana bukatu delako. Urkusutik behera edo peajean ez zegoen argirik
handik ordu erdira, ez dakit orain.

Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to