On Fri, Jan 23, 2009 at 11:55 PM, oier gorosabel larrañaga <[email protected]> wrote: > Jateko viscerala asko gustatzen jatak neri: bihotza eta gultzurrunak batez > be. Gaiñera, ezin leike askotan jan eta bai, tarteka-tarteka lagunartian > jateko atxeki ona izan leike. > O.
Iazko astesantuan Japonian oporretan, Tokyoko elorriotar baten etxian egon giñan. Etxetik gertu kiosko moduko puesto ziztrin bat zeuan. Andra bat egoten zan pintxomoruno batzuk saltzen, zotz baten sartuta okela zatixak sutegi moduko baten erreta. Sekulako exitua zeukan. Iluntzero, jende mordua alkartzen zan kanpuan, batzuk traje-korbatadunak, bestiak kurrelak monuakin, pintxuak jaten, zerbeza latia eskuan (latak be saltzen zittuan andriak), barriketan. Neuk be probau bihar nebala, ta probau genduan. Bi tipokuak zeuazen, ezkerreko pintxuak, eta eskumakuak. Alkar-ulertzerik ez zeuan, beraz, ekarri hau, ekarri bestia. Probau nittuan bixak eta ederrak zeuazen, gustotik ezautu nittuan: bata tripakixak, bestia gibela. Zotz bakoitza 35 zentimo euro inguru kostatzen zan kanbixuan. Hemen andria pintxuak prestatzen: http://www.flickr.com/photos/luistxo/2365484311/in/set-72157604309340621/ Luistxo _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
