Imanoltxu: > Hortik zihar nenbilenetan nire lagun Txominek sarri esaten eustan "Ikusten! > hemen be ibili dittuk lurrak arakatzen, batzuk metal detektagailuekin > ibiltzen dittuk eta balak, projektilak eta ateratzen jittuek". Txominek > arkeologia eta gerra zibilan kontuetan nik baino dexente gehixago daki eta > sinistu edo egitten netsan, "sinistu edo" dinot ze, ikusi ikusi, nik ez neban > ezer ikusten. > > Orain, dakigunakin, joe sinisten detsarala! > Lehergailu horrek e.t.a.kuak balira mundu (komunikabide) guztiak esango > leukie gizon hórrek terrorismoan biktimak dirala, elkarretaratzeak egingo > lirateke, Eibarren lehena...; baina lehergailu hórrek Gerrakuak diranez, > orduan esaten da gizon bi hórrek tontuak zirala, ergelak, delinkuenteak izan > leikezela... errua eurena dala. Bale.
Beren desgrazian sartu barik (osatu daittezela ahal dan onduen), gitxienez inprudentzia larri bat egin dabela emoten dau, ezta? Arkeologia gauza bat da, baina obusak topau eta Arrateko elizatik 50 metrora gorde eta pilatzen juan? Halako bat topau ezkero, suposatzen dot Ertziantzari abixau bihar jakola. Neri etxata besterik okurritzen. Espero dut zure lagun Txomin ez dala ibiliko beste hónek bixok moduan... Luistxo _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
