>Beren desgrazian sartu barik (osatu daittezela ahal dan onduen), gitxienez inprudentzia larri bat egin dabela emoten dau, ezta? Arkeologia gauza bat da, baina obusak topau eta Arrateko elizatik 50 metrora gorde eta pilatzen juan? Halako bat topau ezkero, suposatzen dot Ertziantzari abixau bihar jakola. Neri etxata besterik okurritzen.
>Espero dut zure lagun Txomin ez dala ibiliko beste hónek bixok moduan...
- Ez dabil, ez gabiltza, ezin izan dogulako, baina politta, nik uste dot gai oso politta dala. Alde horretatik toki pribilijiatu batean bizi gara (zarie), eta niretako lotsagarrixa dana da herri agintarixak horretan ezer-ezer ez egittia. Nabarmena da psoe eta pp-ren artian ados jarri zirala kontu hórrek ahaztutzeko. Oingo egoeran inoiz baino gehixago interesatzen jake. Pnv-a eta bestiak ez dakitt zertan dabixen.
Gero bi hórrek zorte txarra izan dabela, ba bai, oso-oso txarra, baina gerrian, biktikak kontatzian, hor sartzen dira: balaz hildakuak, goxiak hildakuak, otzak hildakuak, gaixotasunak hildakuak eta erdi -bakarrik erdi- kasualitatez hildakuak. Gerra batian erozein moduk balio dabelako bestiak akabatzeko. Lehergailu hórrek e.t.a.nak balira inork dudarik errua e.t.a.ri leporatu letsakiela?
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
