> beste ardura gehigarriren bat hartzen du Sustatuk? > > Ez, toki publikoan hartuta, eta albiste bat ilustratzeko, ez da bertan > agertzen direnen baimenik behar. >
"Albiste bat ilustratzeko" horrek ñabarduraren bat du hedabideen funtzio sozialari lotutakoa edo? Edo, beste modu batean esanda, zer da hedabide digital bat 2009ko udaberriaren atarian? Hau da, desberdina da JGabiMark argazkilariaren erantzukizuna, Twitter zerbitzuarena edo Sustaturena, azken honi berrikuntza egitean webgunearen goiburuan "albistegia" jartzea okurritu zaiolako? Atxagaren argazkiarekin ere susmo hori hartu nuen... argazki hark beste dimentsio moral bat erdietsi zuela nolabait Sustatun agertzeagatik. Eibartarrak-en atera, bekatu beniala, baina Sustatun atera, %25eko gehigarri morala bekatuan. Luistxo _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
