> Atxagaren argazkiarekin ere susmo hori hartu nuen... argazki hark beste dimentsio moral bat erdietsi zuela nolabait Sustatun > agertzeagatik. Eibartarrak-en atera, bekatu beniala, baina Sustatun atera, %25eko gehigarri morala bekatuan.
Bai, niri ere irudipen hori geratu zitzaidan. Batetik, euskarriak berak dimentsio desberdina ematen diola edukiari. Bestetik, "albistea" kontzeptuari buruzko ikuspegi zehatz batekin funtzionatzen dugula, komunikabide standarrek eraiki dutena, eta Interneten hausten ari dena. Eta azkenik, euskarrian bertan, eduki batek duen kokapenak dituen ondorioei buruzko gogoeta. Hori ere, komunikabide standarretan nahiko antolatuta dagoena, eta Interneten hankaz gora jartzen ari dena. Alegia, periodiko batean orrialde eta edukien antolaketa oso zorrotza da, eta azken orrian inor asaldatzen ez duten memelokeriak lehehengo orrian argitaratuz gero hekatombea gertatuko litzateke. Atxaga-ren adibidera itzuliz, argazkia egunkari baten azken orrialdean argitaratuz gero bitxikeriatzat hartuko litzateke, baina lehenengo orrian argitaratuz gero lekuz polemika sor liteke. Sustatu moduko blog batean, albistea eta bitxikeriaren arteko mugekin jolasteaz gain, eduki guztiak "maila" berean jarri dira, eta ez dago espazioan oinarritutako jerarkizaziorik, denak daudelako egun batez portadan eta biharamunean artxiboan. oier. 2009/3/17 Luistxo Fernandez <[email protected]> > > beste ardura gehigarriren bat hartzen du Sustatuk? > > > > Ez, toki publikoan hartuta, eta albiste bat ilustratzeko, ez da bertan > > agertzen direnen baimenik behar. > > > > "Albiste bat ilustratzeko" horrek ñabarduraren bat du hedabideen > funtzio sozialari lotutakoa edo? Edo, beste modu batean esanda, zer da > hedabide digital bat 2009ko udaberriaren atarian? Hau da, desberdina > da JGabiMark argazkilariaren erantzukizuna, Twitter zerbitzuarena edo > Sustaturena, azken honi berrikuntza egitean webgunearen goiburuan > "albistegia" jartzea okurritu zaiolako? > > Atxagaren argazkiarekin ere susmo hori hartu nuen... argazki hark > beste dimentsio moral bat erdietsi zuela nolabait Sustatun > agertzeagatik. Eibartarrak-en atera, bekatu beniala, baina Sustatun > atera, %25eko gehigarri morala bekatuan. > > Luistxo > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
