Eibar Industrial pelikula dokumentala pasatu didate CD batean eta Interneten 
jarri dut, bi partetan, hemen:

http://www.vimeo.com/3556042
http://www.vimeo.com/3595886

1966an egin zen film hau, eta 1990eko hamarkadan Gipuzkoako Foru Aldundiaren 
laguntzarekin berriztu zen. Irudietan jartzen duenez, Eibarko Udalarena da 
pelikula. Ez dakit DVD, CD ala bideoa den, baina Egoibarra webgunean eros 
daiteke 12 euroan.
http://www.egoibarra.com/Egoibarra/Argitalpenak/Katalogoa/Arg04_Eibar_Industrial

Bi orduko filma Indu Films etxeak egin zuen, ekoizleak izan ziren Enrique 
Llopis, Jose A. Ajuria eta Angel Ajuria; eta zuzendaria Jose Rivas Rubio. 
Lokuzioa zoragarria da, No-Do frankistaren tradizio jorienean, Pablo Uribe eta 
Antonio de Rojorena da gidoia, eta ahotsa Cuno Cuetos-ek jarri zuen.

Eibarko hainbat enpresen jardunaren errepasoa da pelikula, herriko 
gizarte-bizitzaren pasarte batzuekin. Ez dago euskararen aipamen edo agerpenik, 
salbu eta Arrateko Ama kantatzen dutenean.

Luistxo

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to