Cuno Cuetos, Bilbon,  SER Irratian ibiltakoa
http://www.bilborama.com/los40/DJS/cuno_cuetos.html

http://www.bilborama.com/los40/la_coleccion_1/composicion_3.html   hamen.
Link horretan egungo telediarietako aurkezle bat, andrazkoa, eta baita egun beste TV aurkezle bat, "errealityshow"etakoa
   ,   orduan irrati-esataria, EITBra joan orduko.

Bertoko
----- Original Message ----- From: "Luistxo Fernandez" <[email protected]>
To: "eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Wednesday, March 18, 2009 5:35 PM
Subject: [eibar] Eibar Industrial (1966), sarean


Eibar Industrial pelikula dokumentala pasatu didate CD batean eta Interneten jarri dut, bi partetan, hemen:

http://www.vimeo.com/3556042
http://www.vimeo.com/3595886

1966an egin zen film hau, eta 1990eko hamarkadan Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin berriztu zen. Irudietan jartzen duenez, Eibarko Udalarena da pelikula. Ez dakit DVD, CD ala bideoa den, baina Egoibarra webgunean eros daiteke 12 euroan.
http://www.egoibarra.com/Egoibarra/Argitalpenak/Katalogoa/Arg04_Eibar_Industrial

Bi orduko filma Indu Films etxeak egin zuen, ekoizleak izan ziren Enrique Llopis, Jose A. Ajuria eta Angel Ajuria; eta zuzendaria Jose Rivas Rubio. Lokuzioa zoragarria da, No-Do frankistaren tradizio jorienean, Pablo Uribe eta Antonio de Rojorena da gidoia, eta ahotsa Cuno Cuetos-ek jarri zuen.

Eibarko hainbat enpresen jardunaren errepasoa da pelikula, herriko gizarte-bizitzaren pasarte batzuekin. Ez dago euskararen aipamen edo agerpenik, salbu eta Arrateko Ama kantatzen dutenean.

Luistxo

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to