> Lehelengua, jakiña, Errebal Center izango litzake. Ba dira gehixago be: > Basque Culinary Center, Bilbao Exhibition Center... Zeiñek dakiz gehixago?
Athletic!! Egia da askotan barregarri dela ohitura hau, baina gizarte diglosiko honetan gazteleraren gailentasunari aurre egiteko modua ere bada gaztelerari gailentzen zaion beste hizkuntza batek indarra hartzea. Garbi dago gure gizartean gaztelerak (frantsesak) traineruak ateratzen dizkiola euskarari (erabileran, transmisioan, prestigioan, ...). Horregatik, ingelesa prestigiozko hizkuntza bihurtuz, eta are gehiago erabilerako hizkuntza bihurtuz gero, gaur egun hegoaldean, gaztelerak euskararekiko duen gailentasuna arintzeko eta hizkuntzak parekatzeko (ingelesa bien gainean ipintzen delako) modua ere bada. (antzekoa iparraldean frantsesarekin?) Orduan bai, arrazoiz hasiko ziren kexaka gaztelakoak :-) Igual gau erdiko txorakeriak dira ... edo hainbeste roilo barik, moderno itxura emateko ere balio du "Deusto Business School" (http://www.dbs.deusto.es) deitzeak adibidez, eta ez "Escuela de Armería", "Universidad Laboral", "Dos de Mayo", "Boulevard", "Playa de la Concha", "Avenida de la Libertad" eta beste mila, nahiz eta hauek castellano edo français peto-petoak izan :-) eneko _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
