Bai. Gure kuadrillan be egitten genduan hori. Gure gazte-sasoian
bazeguan SSa, baiña horren prestaziñuak urri samarrak edo izango
ziralako jarriko zan alkartasuneko laguntza-modu hori. Kuadrilletako
ohitturia zan Eibarren oso zabalduta zeguana. Nere ustez 60. hamarkada
ingurura arte iraungo ebala. Politta zan, kuadrillako loturia eta
alkartasuna mantentzeko.
Serafin
Eneko Astigarraga(e)k dio:
Gaur gauean Bomba elkarteko asanblada dugu.
Ez duzue jakingo baina inoiz zerrenda honetako afariak eta asanbladak
egin ditugun Bomba soziedade gastronomikoa "Hermandad Bomba"-tik
dator.
"Hermandad Bomba" hori - hor nonbaiten egongo dira estatutoak, esan
zidan bazkide batek -, kuadrilako lagunen artean sortu eta
erregularizatutako elkartasun sistema da.
Nolabait pentsioekin eta SS-arekin (ezarekin) zer ikusia dute.
Etxean entzun gabe neukan, baina duela pare bat urteko asanbladara
bertaratutako bazkide zahar batek kontatu zidan.
Garai hartan ez zegoen Seguritate sozialik, edo oso prestazio gutxi
zeuzkan, eta gaixotu eta tailarrera lanera joan barik geratzen zena,
ez zuen jornalik kobratzen.
Hori zela eta, kuadrilako guztiak astero diru bat ipintzen zuten fondo
batean (orduan astero kobratzen ei zen jornala), gaixorik edo bajan
zegoenari parte bat eman ahal izateko hainbesteko bat.
Hori dena "Hermandad" delakoaren estatutuetan zuten finkatuta.
Kuadrila barneko sistema solidarioa zen.
Gero tailarretara Seguritate soziala "etorri zan" eta laga egin zotzen
horretarako dirua ipintzeari. Eta "sociedad cultural, recreativa"
bihurtu.
Estrella elkarteko bazkide zahar batekin topo egin nuen atzo
arratsaldean, galdetu nion eta beraien kuadrilan ez zutela sistema
hori esan zidan. Gutxiago zirela eta zer edo zer gazteagoak (ez asko),
baina bazekiela kuadrila batzuetan egiten zutela hori.
Inork kasu gehiago daki ? Eibarko kontua da ala hedatua zegoen
elkartasun sistema hori?
eskerrik asko,
Eneko
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
---------------------------------------------------------------------------------------------------
Panda IS 2008-ek gehitutako testua::
Mezu hau zaborra baldin bada (SPAM), egin klik lotura honetan berriz sailkatzeko:
http://localhost:6083/Panda?ID=pav_3121&SPAM=true&path=C:\Documents%20and%20Settings\SERAFIN\Configuración%20local\Datos%20de%20programa\Panda%20Software\AntiSpam
---------------------------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.