Nik halakuak entzunda neuzkan, baina ez dakat datu zehatzik konpartitzeko
moduan. Igual soziedade danetan ez zan estatutuetan erregulatuta egongo,
baina gauza nahiko arrunta zala da nik dakadan ideia (agian, okerra).
josu.



2009/4/24 Eneko Astigarraga <[email protected]>

> Gaur gauean Bomba elkarteko asanblada dugu.
> Ez duzue jakingo baina inoiz zerrenda honetako afariak eta asanbladak
> egin ditugun Bomba soziedade gastronomikoa "Hermandad Bomba"-tik
> dator.
>
> "Hermandad Bomba" hori  - hor nonbaiten egongo dira estatutoak, esan
> zidan bazkide batek -, kuadrilako lagunen artean sortu eta
> erregularizatutako elkartasun sistema da.
>
> Nolabait pentsioekin eta SS-arekin (ezarekin)  zer ikusia dute.
> Etxean entzun gabe neukan, baina duela pare bat urteko asanbladara
> bertaratutako bazkide zahar batek kontatu zidan.
>
> Garai hartan ez zegoen Seguritate sozialik, edo oso prestazio gutxi
> zeuzkan, eta gaixotu eta tailarrera lanera joan barik geratzen zena,
> ez zuen jornalik kobratzen.
>
> Hori zela eta, kuadrilako guztiak astero diru bat ipintzen zuten fondo
> batean (orduan astero kobratzen ei zen jornala), gaixorik edo bajan
> zegoenari parte bat eman ahal izateko hainbesteko bat.
>
> Hori dena "Hermandad" delakoaren estatutuetan zuten finkatuta.
> Kuadrila barneko sistema solidarioa zen.
>
> Gero tailarretara Seguritate soziala "etorri zan" eta laga egin zotzen
> horretarako dirua ipintzeari. Eta  "sociedad cultural, recreativa"
> bihurtu.
>
> Estrella elkarteko bazkide zahar batekin topo egin nuen atzo
> arratsaldean, galdetu nion eta beraien kuadrilan ez zutela sistema
> hori esan zidan. Gutxiago zirela eta zer edo zer gazteagoak (ez asko),
> baina bazekiela kuadrila batzuetan egiten zutela hori.
>
> Inork kasu gehiago daki ? Eibarko kontua da ala hedatua zegoen
> elkartasun sistema hori?
>
> eskerrik asko,
>
> Eneko
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to