Zerrendakide batzuk ezagutzen zenuten eta beste batzuk haren lagunak
zineten. Nik ez nuen inoiz ezagutu, eta telebistan agertzen zela banekien
ere, ez dut gogoan inoiz ikusi izan nuenik. Baina hala ere inpresio handia
egin dit haren bapateko (niretzat bapatekoa izan da, nahiz eta hilabete egin
duen ospitalean) heriotzak. Egunero jasotzen nituen bere blogeko sarrera bat
edo bi jario irakurgailuan, eta ze gustora irakurtzen nuen! Analisi
zorrotzak bi parrafotan egiteko zuen gaitasunak txunditzen ninduen, eta bere
idazkera eta irakurleari egiten zizkion keinuak oso hurbileko egiten zuten.
Akaso esaten zituen gehienekin bat nentorrelako sentituko nuen enpatia hori?
Ez dakit. Kontua da, inoiz ikusi eta ezagutu gabeko gizona hil denean
hotzikara sentitu dudala bizkarrezurrean. Gaur berriz sartu naiz haren
blogean eta letxe, zientoka mezu, nire erreakzioaren antzekoak. Internet
hotza dela esango du zenbaitek, baina nik Internetez baino ezagutzen ez nuen
gizona (eta berak ni inoiz ez nau ezagutu) hil denean, nire lagun min bat
hil den sentipena izan dut.

http://www.javierortiz.net/jor/dedo/sueno-con-jamaica

oier.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to