Antzeko zerbait sentitu nuen. Ama etxera heldu eta Javier Ortiz hil zela kontatu nion, gertuko norbait bazen moduan. Ez zuen ulertzen (edo hori iruditu zitzaidan). Zerrendara zerbait botatzea otu zitzaidan, baina ez nekien zer. Zuk ondo adierazi dozu barrutik bueltaka neukana. josu.
2009/4/30 Oier Araolaza <[email protected]> > > Zerrendakide batzuk ezagutzen zenuten eta beste batzuk haren lagunak > zineten. Nik ez nuen inoiz ezagutu, eta telebistan agertzen zela banekien > ere, ez dut gogoan inoiz ikusi izan nuenik. Baina hala ere inpresio handia > egin dit haren bapateko (niretzat bapatekoa izan da, nahiz eta hilabete egin > duen ospitalean) heriotzak. Egunero jasotzen nituen bere blogeko sarrera bat > edo bi jario irakurgailuan, eta ze gustora irakurtzen nuen! Analisi > zorrotzak bi parrafotan egiteko zuen gaitasunak txunditzen ninduen, eta bere > idazkera eta irakurleari egiten zizkion keinuak oso hurbileko egiten zuten. > Akaso esaten zituen gehienekin bat nentorrelako sentituko nuen enpatia hori? > Ez dakit. Kontua da, inoiz ikusi eta ezagutu gabeko gizona hil denean > hotzikara sentitu dudala bizkarrezurrean. Gaur berriz sartu naiz haren > blogean eta letxe, zientoka mezu, nire erreakzioaren antzekoak. Internet > hotza dela esango du zenbaitek, baina nik Internetez baino ezagutzen ez nuen > gizona (eta berak ni inoiz ez nau ezagutu) hil denean, nire lagun min bat > hil den sentipena izan dut. > > http://www.javierortiz.net/jor/dedo/sueno-con-jamaica > > oier. > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
