Imanol Trebiñori erantzuten: Dana kolpe batez ein eskero oposiziñua (kontra jartzen diran herritar kopurua) haundixaua da, orduan pixkanaka eitten da prozesua.
Gauza bera gertatzen da beste pillo bat asuntutan, adibide pare bat boteprontuan: *1. Jaurlaritza: *Mayor Orejak merituak bere lanari eman dizkio, eta ez da txantxa. Baina hori ezinezkua izango zan Patxi Lopezek Nicolas Redondoren ildotik segidu izan baleu. Zer egin zeban? Sektore "vasquista" indartu, ETArekin hitz egiteko prest azaldu, euskal munduarekin sensible azaldu... eta korapilatsuak izan daitezkeen gaietan (presoak, estatus politikoa, Euskal Herria zer den...) anbiguo azaldu. Iritsi da aukera PPrekin bat egiteko eta ez dute zalantza izpirik izan. Eta orain zer? Transbersalidadea praktikatuko dute EAJrekin edo pixkanaka PPren postuladuak onartuko dittuez? * 2. Errebal: *Eboluziño galanta euki dau: 1. Merkatu Plaza berriztea aztertu. 2. Merkatu Plaza berria egitea aztertu. 3. Merkatu Plaza berriarekin erropa-dendak uztartzea aztertu. 4. Merkatu Plaza berriarekin batera zentro komertzial bat. 5. Merkatu Plaza zentro komertzial batean integratu, supermerkaturik gabe. 6. Merkatu Plaza zentro komertzial batean integratu, supermerkatuarekin, baina produktu freskorik gabe. 7. Merkatu Plaza zentro komertzial batean integratu (sin mas). Eta parkea (lehenago aipatzea ahaztu zait). 8. Zentro komertziala (bueno, eta zatitxo bat merkatu plazarentzat). Orain pentsatu duela 10 urte Errebal Center egitea erabakitzen dutela. Oposizioa orain dena baino askoz ere latzagoa izango zan (lehenengo adibidera itzulita: Mayor Oreja-Nicolas Redondo paktoak oposizio askoz ere latzagoa zuen Patxi Lopez-Antonio Basagoiti hitzarmenak baino). Pausuak pixkanaka ematen jakin behar. Argi dago sozialistak espertoak direla. Abertzaletasunean, berriz, estrategia transbersala bando aldaketa balitz moduan ikusita dago. Hasierako gaira bueltatuz: ezker abertzaleko zerrendetako guztiak kartzelaratuz gero, denok irtengo gara kalera. Baina pixkanaka egiten badute, trankil asko jarraituko dogu, larregi arduratu barik. josu. 2009/5/17 Imanol Trebiño <[email protected]> Oier A.k erdi brotaman diño, baina serio hartzekua dala uste dot. Gutako edozeinek, bakarka edo, Espainiako erregeari edo ereserkiari txistu eginez gero epaituak ginen. Hori horrelaxe da. Baina milaka eta milaka izan ziranez ezin euren kontra jo. Errepresioak funtzionatzen dau indibiduon edo talde txikien kontra, baina ez multzo handien kontra. Herri Batasunakuak atxilo leikez azken hauteskundeetan aukeztu diranak, baina ez aurreko guztietan, udaletxetan eta, aurkeztu direnak. Non dago muga esateko zeintzuk diran "e.t.a.ren laguntzaileak" eta zeintzuk ez?
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
