> Mayor Orejak merituak bere lanari eman dizkio,

Bai, itxuraz gogor egin zuen lan hemen eta Bruselara atseden hartzera joan
da:

Mayor Oreja, entre los eurodiputados más vagos
Un estudio lo sitúa entre los que desarrollan menos actividad en la
Eurocámara
http://www.publico.es/espana/224899/basteiro

oier.

2009/5/17 Josu Mendicute <[email protected]>

> Imanol Trebiñori erantzuten:
> Dana kolpe batez ein eskero oposiziñua (kontra jartzen diran herritar
> kopurua) haundixaua da, orduan pixkanaka eitten da prozesua.
>
>
> Gauza bera gertatzen da beste pillo bat asuntutan, adibide pare bat
> boteprontuan:
>
> *1. Jaurlaritza: *Mayor Orejak merituak bere lanari eman dizkio, eta ez da
> txantxa. Baina hori ezinezkua izango zan Patxi Lopezek Nicolas Redondoren
> ildotik segidu izan baleu. Zer egin zeban? Sektore "vasquista" indartu,
> ETArekin hitz egiteko prest azaldu, euskal munduarekin sensible azaldu...
> eta korapilatsuak izan daitezkeen gaietan (presoak, estatus politikoa,
> Euskal Herria zer den...) anbiguo azaldu.
>
> Iritsi da aukera PPrekin bat egiteko eta ez dute zalantza izpirik izan. Eta
> orain zer? Transbersalidadea praktikatuko dute EAJrekin edo pixkanaka PPren
> postuladuak onartuko dittuez?
>
> *
> 2. Errebal: *Eboluziño galanta euki dau:
> 1. Merkatu Plaza berriztea aztertu.
> 2. Merkatu Plaza berria egitea aztertu.
> 3. Merkatu Plaza berriarekin erropa-dendak uztartzea aztertu.
> 4. Merkatu Plaza berriarekin batera zentro komertzial bat.
> 5. Merkatu Plaza zentro komertzial batean integratu, supermerkaturik gabe.
> 6. Merkatu Plaza zentro komertzial batean integratu, supermerkatuarekin,
> baina produktu freskorik gabe.
> 7. Merkatu Plaza zentro komertzial batean integratu (sin mas). Eta parkea
> (lehenago aipatzea ahaztu zait).
> 8. Zentro komertziala (bueno, eta zatitxo bat merkatu plazarentzat).
>
> Orain pentsatu duela 10 urte Errebal Center egitea erabakitzen dutela.
> Oposizioa orain dena baino askoz ere latzagoa izango zan (lehenengo
> adibidera itzulita: Mayor Oreja-Nicolas Redondo paktoak oposizio askoz ere
> latzagoa zuen Patxi Lopez-Antonio Basagoiti hitzarmenak baino).
>
>
> Pausuak pixkanaka ematen jakin behar. Argi dago sozialistak espertoak
> direla. Abertzaletasunean, berriz, estrategia transbersala bando aldaketa
> balitz moduan ikusita dago.
>
> Hasierako gaira bueltatuz: ezker abertzaleko zerrendetako guztiak
> kartzelaratuz gero, denok irtengo gara kalera. Baina pixkanaka egiten
> badute, trankil asko jarraituko dogu, larregi arduratu barik.
> josu.
>
>
>
>
>
> 2009/5/17 Imanol Trebiño <[email protected]>
>     Oier A.k erdi brotaman diño, baina serio hartzekua dala uste dot.
> Gutako edozeinek, bakarka edo, Espainiako erregeari edo ereserkiari txistu
> eginez gero epaituak ginen. Hori horrelaxe da. Baina milaka eta milaka izan
> ziranez ezin euren kontra jo. Errepresioak funtzionatzen dau indibiduon edo
> talde txikien kontra, baina ez multzo handien kontra.
>
>     Herri Batasunakuak atxilo leikez azken hauteskundeetan aukeztu diranak,
> baina ez aurreko guztietan, udaletxetan eta, aurkeztu direnak. Non dago muga
> esateko zeintzuk diran "e.t.a.ren laguntzaileak" eta zeintzuk ez?
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to