Serafin, ba agian bilduma bat egitea ere nahi izangu du: ARRATEBALLE (RIP), EGO IBAIA (EZTALIA), TXONTA (AIDIAN), ERREBAL (GELDIAN)
Ramon Afaittan kantatzeko, Trunboin bertsuak Arrate-Balliari. Bizi-bizixak. "Bizkaiko aberatsak" doñuan. Serafin _ARRATEBALLE R.I.P._ I Arrateballek badau izana beria goitik behera albora etxe illeria oin gura detse egin kriston aberia ta guk jo nahi genduke protesta geuria bertsotan egiteko hartuaz eria II Lezeta, Mendigoitxi eta Sumendixak Untzeta, Arizmendi Arekitxa bixak orain artian dira izan basarrixak aurki hasiko dira hor be komedixak soluak ziranetan nagusi sasixak III Abeletxe, Barrundi Iñarre ta Narru desagertze bidian urte gutxi barru zementuz beteko da zelai ta esparru ortuan faltako da aza edo porru tristurian gaiñetik sortzen dau amorru IV Makakorrorik ezta entzungo kortetan kotxe zaratia bai basarri atetan goizian goiz jaikitta ekin, baiña zetan txakurrik be ez dago aurreko kasetan ointxe bai doiazela danak oporretan __ V Bromia ez da gero egin nahi dabena Azitaindik Maltzara harrizko andena basarrixak hor dira hara ba!! ze pena!! progreso izenian egiten da dena!! entzuten da doiala hara Astelehena VI Baztarrak harrotuta gero baimen eske legiak dira hemen batzuentzat merke zenbaittek errezegi gehixenentzat neke aintarixekin batzuk tratu ona dake jakin bihar litzake baiña, zeren truke VII Hamaikakua bata hamahiru bestiak torre bi jasotzeko dabiz hor ustiak lana eingo ei dabe zahar eta gaztiak zer emoten dau goitik beheia ikustiak eta hor daren danak bendian eustiak VIII Iñona entzun barik hor doiaz aurrera matxarikua ez zan makala aukera azpiegitura ta orubia bera hasi besterik ez zan ein bihar gaiñera barrin barriz hastia zergaitik ete da? __ IX Agur pauso bidia antxiña ebagixa berez lotzen dabena etxe ta elixa andabide deritxo sakratua ixa baiña oin bihar dabe gauzia barrixa dirua dabelako jaungoiko nausixa DOÑUA: Bizkaiko aberatsak Trunboi 2009/06/21. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. __________ Información de NOD32, revisión 4095 (20090521) __________ Este mensaje ha sido analizado con NOD32 antivirus system http://www.nod32.com _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
