O zerrenda orojakile hori!

"Synecdoche New York" pelikula flipantea ikusi dot. 2008koa eta modako aktore 
batekin (Philip Seymour Hoffman), baina ez da iritsiko pantalletara. Jaitsi 
saretik, ikustekotan.

http://www.onlygoodmovies.com/good/movies/comedy/synecdoche/

Kritika horretan Sinekdoke berbaren definiziƱo inglesa dago:
"Synecdoche is a figure of speech in which a part of something stands in for 
the whole, the whole represents a part, or the specific stands for the general. 
"

Figura literario bat da, eta zerikusia du pelikularekin, ze ez dakizue zelako 
zoramen absurdoa dagoen... baina sinekdoke horren esplikazio gehiagoren bila 
natorkizue.

Harluxet-ek (via Euskalbar) zera diƱosta: 

>iz. LIT. Figura literarioa, hitz bati ohizkoa baino zabalagoa den edukia 
>ematen zaionekoa; objektu bat izendatzeko bere zatietako bat edo, alderantziz, 
>osotasuna zatia izendatzeko, etab. erabiliz egiten dena. "Euskadiko ekipoak 
>galdu du"-ren ordez "Euskadik galdu du" esaten denean, sinekdokea gertatzen da.

Baina ez dot guztiz argi ikusten... beste definizio edo adibiderik, mesedez?

Luistxo


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to