Gaur goizean egin dugu Akondia eta Kalamuarako buelta, 36ko gerrako
tokiak ezagutzen. Oso interesgarria izan da Oier Gorosabelen
gidaritzarekin egin dugun buelta. Nik gauza piloa ikasi ditut, eta
hori, bisita erdia bakarrik eginda itzuli naizela etxera.

Akondiako zatian egon naiz ni. 9:30tan elkartu gara Usartzan 10-12 bat
lagun, eta Errepublikazaleek egindako bidetik igo gara maldan gora
(bide normala golpistek hartuta omen zeukaten) eta han ikasi dugu non
egon ziren mortero posizioak, 40 metroko tunela, lubakiak, bide
babestuak eta abarrak. Gero bi lerroen arteko zelaia gurutzatu eta
Akondiako gurutzera iritsi gara. Han zenbait testu irakurri dizkigu
Oierrek, frentea han egon zen 7 hilabeteetan egin zuten bizitza
laguntzen ulertzen lagundu digutenak.

Handik ni etxera joan naiz, baina besteak Kalamua aldera jarraitu
dute. Kontatuko dute nola bukatu den. Nere argazkiak hemen:
http://www.flickr.com/photos/garaolaza/tags/akondia/

Eskerrik asko Oier, oso goiz interesgarria izan da. Hainbeste aldiz
bertan ikusitako zuloek zentzua hartu dute.

Gari
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to